33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

2022ko karga-tasak

Arasko Udalak, 2021eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Alkateak parte hartzaileei oroitarazi die zerga-tasak onetsi beharra, 2022ko ekitaldi ekonomikoan egin dadin haien ordainarazpena, aplikatzen ahal diren arauekin bat.

Gaiaz eztabaidatuta eta bertan zirenak aho batez etorrita, erabaki da:

Lehenbizikoa.–Onestea 2022ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak:

–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,23.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera. Hain zuzen, 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15ekoa, alegia.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal indizea, 1,4.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tasei dagokienez, erabaki da ekitaldi honetan bezala uztea:

–Hilerrian zerbitzua ematea: Arasko udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan ezarritako tasak (ordenantzaren aldaketa 2013ko 66. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 9an).

–Hirigintzako agiriak eta txostenak egiteko tasa: Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren arabera, 2012ko ekainaren 29ko bilkuran onetsi baitzen behin betiko, eta 2012ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, ekainaren 30ean.

–Jarduera sailkatuen espedienteak tramitatzeari buruzko txostenak egiteko tasa: txostenak egiten dituen enpresak aurkeztutako fakturaren arabera.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Arasen, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Jesús Carlos Fernández Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2201401