33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Arantzako Udalak, 2022ko urtarrilaren 25ean egindako osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

1.–2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa egitea honako egun hauek ezarriz:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Otsailaren 11: Inauteri eguna.

–Apirilaren 14a: Ortzegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ortzirale Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 7a: San Fermin eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 16a: Herriko bestak.

–Abuztuaren 17a: Herriko bestak.

–Abuztuaren 18a: Herriko bestak.

–Abuztuaren 19a: Herriko bestak.

–Urriaren 31: Jaieguna.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 9a: Jaieguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjinaren Sortzez Garbiaren eguna.

–Abenduaren 26a: Eguberri egunaren biharamuna.

2.–Orobat, baliogabeak deklaratzea, 2022an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun gisa ezarri diren egunak.

3.–Arantzako Udalaren zerbitzura dauden langileen lanaldia 2022rako egiazko 1.592 lanorduetan finkatzea.

4.–Eguneroko lanaldi orokorra, astelehenetik ortziralera, 7 ordu eta 20 minutukoa finkatzea. Ordutegiaren zati finkoa 8:30etatik 14:00ak arte izanen da.

5.–Udal bulegoetan jendeari arreta egiteko ordutegia onestea: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.

6.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki taulan argitaratzea.

Arantzan, 2022ko otsailaren 2an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2201637