33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Ordenantza indargabetzea, hain zuzen ere arautzen dituena ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2022ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Alloko Udalaren Bikote egonkorren udal erregistroa arautzen duen ordenantza, Iruñean egoitza duen erregistro bateratua sortu baita.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, indargabetzeko erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, egoki iritzitako alegazioak jarri ahal izateko. Aipatu epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Allon, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2201474