33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPEA irekita, 2022ko Windenergy azokan, Hanburgon, parte hartzeko irailaren 27tik 30era.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako laugarren Nazioarteko Plana prestatu du, Foru Komunitateak nazioartean duen posizionamendua hobetzeko asmoz.

Nafarroaren nazioartekotze-prozesuaren diagnostikoan, zeina oinarri hartu baita aipatu plana egiteko, Alemania lehentasunezko herrialdeetako bat da, eta ahalegin berezia eskaini behar zaio Nafarroa nazioartekotzeko orduan. Energiaren sektorea eta, bereziki, haize-energiarena da herrialde horretako sektore estrategikoetako bat.

WindEnergy azoka mundu mailako erreferentzia da energia eolikoaren sektorearentzat. Azoka hori urtero ospatzen da, eta, aurten irailean eginen da Hanburgon. Urtero 35.000 profesional inguru joatean dira azokara, ehun bat herrialdetatik. Azokaren eremuan hainbat hitzaldi, forum espezializatu eta jarduera egiten dira; “WindEurope”, esate baterako, hitzaldi eta bilera plataforma bat, haize-energiaren eremu guztietako enpresa, aditu, unibertsitate eta ikerketa zentroen arteko eztabaida, harremana eta lankidetza erraztea helburu duena.

Nafarroako Gobernuaren ustez, azoka horrek aukerabideak eskaintzen ahal dizkie sektore horretan aritzen diren Nafarroako enpresei, eta, horregatik, haize-energiaren sektoreko balio-katean parte hartzen duten enpresak gonbidatzen ditu Nafarroako Gobernuak azoka horretan jarriko duen erakustokian batera parte har dezaten.

Ekintzaren helburuak:

–Nafarroako enpresen eskura jartzea “Navarra Renewables” erakustokia, B7 harrera-gelan.

–Azokan, Nafarroako sektorearen irudi elkartua, profesionala eta erakargarria eskaintzea.

–Haize-energiaren arloko teknologiaren sektoreak nazioartean duen egoeraren berri izateko prospekzioa.

–Haize-energiaren sektoreari sostengu instituzionala ematea, nazioartean gara dadin.

Sektorea.

–Haize-energia.

Ekintzaren edukia.

–Nafarroako enpresentzako gunea izatea “Navarra Renewables” erakustokiaren barruan, baita gune komun bat ere bilerak egiteko.

–Azokan sartzeko txartelak ematea (txartel bat enpresa bakoitzeko).

–“Navarra Renewables” erakustokia osatzen duten nafar entitateen sustapenerako katalogo bat prestatzea, azokan banatzeko.

–Enpresen informazioa sartzea azokako erakusketarien katalogoan.

Nafarroako Gobernuak ez ditu ordainduko bidaietako, hoteletako, otorduetako, barneko joan-etorrietako edo enpresa bakoitzaren bestelako gastuak, horiek entitate parte-hartzaileen kontura izanen baitira.

Entitate parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

–Nafarroako haize-energiaren sektoreko balio-katearen parte izatea (enpresak, klusterrak, elkarteak, etab.).

–Egoitza fiskala Nafarroan izatea.

Eskaera aurkezteko epea.

Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita martxoaren 15eko 24:00etara bitarte, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren izapideen katalogoko fitxa erabiliz:

https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/convocatoria-para-participar-en-el-stand-de-navarra-en-la-feria-windenergy-2022?back=true&pageBackId=5722676

Fitxa horretan, esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko, eta bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Ekintzan parte har dezaketen enpresen gehieneko kopurua.

Gehienez ere 12 enpresak parte har dezakete. Eskaerak aurkezten diren ordenaren arabera hautatuko dira parte-hartzaileak, ezarritako gehieneko kopurura heldu arte.

Eskaera onartuz gero, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak mezu bat bidaliko du inskripzio fitxan adierazitako helbide elektronikora, eta parte-hartzaileei dei eginen zaie azokan izanen duten baterako jarduna prestatzera. Eskaera onartzen bada, entitate parte-hartzailea beharturik egonen da ekintza gauzatzera, salbu eta behar bezala justifikatuta arrazoiak daudenean edo gerora sortutako ezintasunagatik.

Eskatu eta onartuta dagoen ekintza batera joan ezean, aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuak ez badira, aurrerago antolatuko diren ekintzetan parte hartzeko eskubidea galduko da.

Enpresa parte-hartzaileen betebeharrak.

–Enpresaren datuak jakinaraztea, ekintzan parte hartzeko eskaeran zehazten direnak.

–Ekintza egiten denetik hasita hamabost eguneko epean, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak igorriko dien balorazio inkesta betetzea.

Iruñean, 2022ko otsailaren 2an.–Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria, Miren Ausín Lecuna.

Iragarkiaren kodea: F2201690