33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2E/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana. Ebazpen horren bidez, Enerfin Sociedad de Energía SLk Artaxoa, Puiu eta Tafalla udalerrietan sustatzen dituen eta Garinoain, Barasoain, Oloritz, Untzue eta Tebas-Muru Artederreta udalerrietako hustuketarako azpiegituretan eragina duten ”Valdetina” eta “Akermendia” parke eolikoen proiektuen ingurumen eraginaren adierazpena egiten da.

1.–Ingurumen eraginaren ebaluazioa egiteko prozeduraren garapena eta sustatzailearen eskaera.

“Valdetina” eta “Akermendia” parke eolikoak eta beren hustuketarako azpiegitura Muruarte 220/400kV (REE) transformazio azpiestazioraino.

1.1 Aurretiazko kontsultak.

Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 34. artikuluaren arabera, 2018ko azaroaren 19an, Enerfin Sociedad de Energía SLk ingurumen eraginaren azterlanari buruzko irismenaren dokumentuaren eskaera aurkeztu zuen Artaxoa, Puiu, Tafalla eta Garinoain udalerrietan kokatuta dagoen “Valdetina” parke eolikoaren proiekturako eta horren hustuketarako azpiegiturarako. Eskaera 2019ko ekainaren 6an jakinarazi zen. Ebazpen honen I. eranskinean kontsultatu ziren entitateak, jasotako erantzunak eta egindako irismen txostenaren laburpena biltzen dira.

1.2 Jendaurreko informazioa.

56/2019 Foru Dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan eta ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan xedatutakoaren arabera, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zuen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2020ko azaroaren 3an, eta eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egin zitzaien “Valdetina” parke eolikoaren proiektua eta ingurumen eraginaren azterlanaren inguruan, bai eta Espainiako Sare Elektrikoaren jabetzako Muruarte 220/400 kV transformazio azpiestaziorainoko hustuketarako azpiegituraren inguruaren ere. Jasotako alegazioak eta txostenak ebazpen honen II. eranskinean jasota daude.

56/2019 Foru Dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan eta ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan xedatutakoaren arabera, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zuen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2020ko azaroaren 3an, eta eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egin zien, “Akermendia” parke eolikoaren proiektua eta ingurumen eraginaren azterlanaren inguruan, bai eta Valdetina transformazio azpiestaziorainoko hustuketarako azpiegituraren inguruan ere. Jasotako alegazioak eta txostenak ebazpen honen II. eranskinean jasota daude.

1.3 Ingurumen eraginaren ebaluazioa hasteko eskaera.

Enerfin Sociedad de Energía SLk, 2021eko maiatzaren 21ean, “Valdetina” parke eolikoa Espainiako Sare Elektrikoaren jabetzako Muruarte 220/400kV transformazio azpiestazioraino husteko behin betiko ingurumen eraginaren proiektua eta azterlana aurkeztu zizkion Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, eta ingurumen eraginaren ebaluazioari hasiera emateko eskatu zuen, 21/2013 Legearen 39. artikuluan adierazitakoari jarraikiz.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak dokumentazio osoa helarazi dio Biodibertsitate Zerbitzuari, espedientearen azterketa teknikoari ekiteko eta ingurumen eraginaren adierazpen egokia egiteko.

Enerfin Sociedad de Energía SLk, 2021eko maiatzaren 10ean, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari aurkeztu zizkion “Akermendia” parke eolikoaren eta Valdetina transformazio azpiestaziorainoko hustuketarako azpiegituraren behin betiko ingurumen eraginaren proiektua eta azterlana, eta ingurumen eraginaren ebaluazioari hasiera emateko eskatu zuen, 21/2013 Legearen 39. artikuluan adierazitakoari jarraikiz.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak dokumentazio osoa helarazi zion Biodibertsitate Zerbitzuari, espedientearen azterketa teknikoari ekiteko eta ingurumen eraginaren adierazpen egokia egiteko.

2.–Proiektuen deskribapena.

“Valdetina” parke eolikoa eta Muruarte 220/400kV (REE) transformazio azpiestaziorainoko hustuketarako azpiegitura.

“Valdetina” parke eolikoak 9 aerosorgailu ditu, ezaugarriok dituena: 164 m-ko diametroko errotorea eta 125 m-ko altuera duen abatza. Sorgailuak honako koordenatu hauetan jartzea proposatzen da:

Valdetina parke eolikoa

AEROSORGAILUA

UTM KOORDENATUAK (ETRS89)

X

Y

VA 01

606.532

4.714.942

VA 02

606.977

4.715.003

VA 03

607.452

4.715.057

VA 04

607.820

4.715.224

VA 05

608.230

4.715.409

VA 06

606.505

4.713.773

VA 07

606.985

4.713.746

VA 08

607.415

4.713.876

VA 09

607.838

4.713.994

Gainera, altzairu galbanizatua neurtzeko anemometrorako dorre bat instalatzea aurreikusten da, saretazkoa eta autosostengagarria, 125 metroko altuera izanen duena, Puiu udalerriko X: 607.977, Y: 4.715.520 koordenatuetan.

Parkera Puiurako NA-6400 errepidetik ateratzen den bide batetik (Artaxoa bidea) sartuko da, eta bide hori, era berean, N-121 errepidearen 28,9 kilometrotik abiatzen da (Iruñea-Tutera). Bide horretatik abiatuta, lehendik dauden beste batzuk erabiliko dira, eta, gainera, 4.782 m bide berri eraiki beharko dira. Erabili nahi diren bideetan dauden 6.022 metroetatik, batzuek zoru ona dute eta baldintza geometriko egokiak dituzte; beste batzuk, berriz, eremu jakin batzuetan egokitu eta indartu behar dira.

Sorgailuak lurperatutako 30 kV-ko zirkuitu elektrikoen bidez lotuta egonen dira, eta zirkuitu horiek ekoitzitako energia elektrikoa Valdetina 30/220kV transformazio azpiestaziora garraiatzeaz arduratuko dira. Energia “Valdetina”, “Akermendia” eta “Santa Águeda” parke eolikoekin partekatzen da. Hortik, 220kV-ko airetiko linea elektrikoaren 12km ingururen bidez, parke horietan sortutako energia Muruarte 220/33kV transformazio azpiestazio kolektorera garraiatuko da. Kolektorea energia berriztagarrien inguruko beste proiektu batzuekin partekatzen da, eta handik, 220kV-ko lurperatutako linearen 430m ingururen bidez, ESEren jabetzako Muruarte 220/400kV transformazio azpiestazioaren sistemarekin konektatuko da. Airetiko zatiko euskarriak saretazko dorre metalikoekin proiektatzen dira eta beirazko isolatzaileak dituzte. Lokailuen kasuan, euskarriaren lekuaren eta elementu eroalearen artean gutxienez metro bateko tartea bermatzea gomendatzen da.

“Akermendia” parke eolikoa eta bertatik Valdetina transformazio azpiestaziorainoko hustuketarako azpiegitura.

“Akermendia” parke eolikoak 5 aerosorgailu ditu, ezaugarriok dituena: 164 m-ko diametroko errotorea eta 125 m-ko altuera duen abatza. Sorgailuak honako koordenatu hauetan proposatzen dira:

Akermendia parke eolikoa

AEROSORGAILUA

UTM KOORDENATUAK (ETRS89)

X

Y

AK 01

603.201

4.717.270

AK 02

604.232

4.717.240

AK 03

604.665

4.717.371

AK 04

603.318

4.716.153

AK 05

603.958

4.716.410

Gainera, altzairu galbanizatua neurtzeko anemometrorako dorre bat instalatzea aurreikusten da, saretazkoa eta autosostengagarria, 125 metroko altuera izanen duena, Artaxoa udalerriko X: 604.359, Y: 4.717.735 koordenatuan.

Parkera NA-6020 Artederreta-Martzilla errepidetik abiatzen den bide batetik sartuko da. Bide horretatik abiatuta, lehendik dauden beste bi biderekin lotuko da (“Tejería bidea” eta “Alto de las Cabraserako bidea”) eta, bide horietatik, parke eolikoko azpiegituretara iristeko beste bide batzuk abiatuko dira. Erabili nahi diren bideetan dauden 5.909 metroetatik, batzuek zoru ona dute eta baldintza geometriko egokiak dituzte; beste batzuk, berriz, eremu jakin batzuetan egokitu eta indartu behar dira. Gainera, 2.594 m bide berri eraiki beharko dira.

Sorgailuak lurperatutako 30 kV-ko zirkuitu elektrikoen bidez lotuta egonen dira, eta zirkuitu horiek ekoitzitako energia elektrikoa aurretik aipatutako Valdetina 30/220kV transformazio azpiestazioraino garraiatzeaz arduratuko dira, “Valdetina”, “Akermendia” eta “Santa Águeda” parke eolikoekin partekatzen dena.

Bi parkeetan bideek honako ezaugarri hauek izanen dituzte:

–6,0 m-ko zabalera baliagarria eta 7,5 m-ko librea; kurbaren barne erradioa, berriz, 65 m-koa.

–%7ko gehieneko malda trinkotu gabeko lurzoruetan eta, gune zehatz batzuetan, %13koa lurzoru trinkotuetan.

–Ibaiko zabor legarrezko edo material hautatuzko beheko geruza batek (25-35 cm) eta zabor legar artifizialezko errodadura geruza batek (25 cm) osatuko dute eredu sekzioa.

–100 cm zabal eta 50 cm sakon diren luzetarako arekak, drainatzeko.

Ingurumen eraginaren azterlanetan adierazten denez, materiala biltzeko eremu osagarriak eta obra txabolak laborantzako lursailetan paratuko dira, eta lursailok obra zibila bukatu ondoren lehengoratuko dira.

3.–Azterketa teknikoa.

“Valdetina” eta “Akermendia” parke eolikoak (elkarren artean 3 bat kilometroko tartea dago) eta horien hustuketarako azpiegitura balio ekologiko handiko nekazaritzako eta basogintzako ingurune batean proiektatzen dira. Bertan landaredi naturalez eta laborantzarako eremuz estalitako azalerak tartekatzen dira, eta interfazean balio handiko ekotonoak sortzen dira. Bertako habitatetan dibertsitate eta aberastasun handia dagoenez, animalia eta landare espezie ugari daude, besteak beste, “harrapakin espezieak”, eta espezializatuagoak diren beste espezie batzuk egotea errazten dute.

Landaredi naturala duten azalera askok kontserbazio maila bikaina eta altua dute, eta, neurri handi batean, 92/43/EEE Zuzentarauan jasotako batasunaren intereseko habitat gisa katalogatuta daude (4090, 5210 eta 9340; azken hori, soilik, “Valdetina” PEn). Gainera, estazioaren egokitasunak, batez ere Zidakos ibaiaren eta Artaxoarekiko mugaren arteko eremuan, tamaina oneko zuhaitz oinak haztea ahalbidetzen du eta hegazti faunak habiak egiteko, etzaleku izateko, begiztatzeko eta abarretarako erabiltzen ditu. Sarbideak eraikitzeak eta egokitzeak, eta aerosorgailuak muntatzeko beharrezkoa den lursaila prestatzeak, bertan dauden habitaten azalera eta dibertsitatea aldatzea eta murriztea ekarriko du, eta animalia eta landare horiek galduko dira.

Proiektuen eremua interes handikoa da, eta espezie babestu askoren hazkuntzarako, bizitzeko eta elikatzeko eremua da. Espezie horien artean hegazti fauna nabarmentzen da, bereziki harrapariak: miru gorria (estatu mailan galzorian dago), mirotz urdina (Nafarroako katalogoan galzorian dago), mirotz zuria (Nafarroan kaltebera gisa katalogatuta dago), miru beltza, arrano beltza, arrano txikia, arrano sugezalea, etab. Gainera, eremu hori migrazioan dagoen hegazti faunak gehien erabiltzen duen Nafarroako ibilbideetako baten barruan dago, nahiz eta ibilbide horren erabilera areagotu egiten den Zidakos ibairantz.

Nabarmentzekoa da miru beltzaren zenbait etzaleku eta habiak egiteko guneren bat daudela Zidakos ibaiaren inguruan, parkeak eraikiko diren eremutik nahiko gertu. Miru horien bizitokiaren barruan daude parke eolikoak eraikitzeko eremuak, eta hori bereziki larria da, ingurunean funtzionatzen ari diren aerosorgailuetan espezie horrek talka egiteko arriskua eta hilkortasuna antzeman direlako. Zehazki, 32 miru gorri hil direla erregistratu da parkeak eraikitzeko eremuaren inguruan 10 km-ko erradioan dauden 236 aerosorgailuetan. Mehatxu hori faktore mugatzailea izaten ahal da galzorian dagoen espezie hori kontserbatzeko eta berreskuratzeko, bai aztergai den eremuan eta gertuko “Orbaibarko mendiak” KBEan, bai eremu geografiko handiagoetan, estatu mailan eta Europan, espezie migratzailea delako. Era berean, mirotz urdina nabarmentzen da, baita kumeak arrakastaz hazten direla ere “Valdetina” PErako proposatutako bi lerrokadurak bereiziko dituen zatian, horrek dakarren arriskuarekin, Nafarroan galzorian katalogatuta dagoen espeziea baita. Halaber, 10 km-ko eremu berean, badira beste gorabehera esanguratsu batzuk bertako parke eolikoetan, bai oso ugariak direlako (sai arrearen kasuan, adibidez), bai espezie bereziak direlako (esaterako, Naumann belatza eta mirotz urdin eta zuri batzuk).

Nafarroako Kanalari lotuta Artaxoa eta Mendigorria udalerrietan lur azalera handi bat ureztatzearen eraginez sortutako nekazaritza eraldaketa eta intentsifikazio handiaren ondorioz, espezie askorentzat azalera erabilgarri handi bat galdu eta/edo hondatu da. Espezie horiek ingurune basotsu eta menditsutik kanpo geratu dira, eta, gaur egun, bertan “Valdetina” eta “Akermendia” parke eolikoak instalatzea planteatzen da. Dagoeneko presio handia jasaten dute aerosorgailuen kontzentrazio oso handiaren ondorioz, altuera desberdineko eta elkarren paraleloak diren hainbat lerrokaduratan banatuta baitaude; inguratu egiten dituzte (mendebaldetik izan ezik) eta hegazti faunaren hilkortasun nabarmena dago bertan. Horrekin batera, airetiko linea elektrikoen eta inguruan egiten ari diren errepide eta trenbide azpiegituren dentsitate handia ere badago, eta horrek eragin metatzaile eta sinergikoak eragiten ditu. Horiek fauna hegalariak lurraldearen erabileran eta multzoaren joan-etorrietarako iragazkortasunean eragiten dute, eta hilkortasun arriskua areagotzen dute.

Gainera, Valdetina PE Natura 2000 Sarean, “Orbaibarko mendiak” (ES2200032) sartuta dagoen Kontserbazio Bereziko Eremutik 4 km baino gehixeagora dago, eta, kontserbazioaren funtsezko elementuetako bat hegazti harrapariak (miru gorria, miru beltza, arrano txikia eta arrano sugezalea) dira. Hegazti horien bizi eremua aipatutako parkea ezartzen den eremuan dago, eta, neurri txikiagoan, “Akermendia” PEren ezarpen eremuan, eta horrek eragina izaten ahal du KBE horren kontserbazio egoeran. Nabarmentzekoa da, halaber, “Valdetina” PEren hurbiltasuna honako eremu hauekiko: “Olleta mendiko naturgune babestuak” (RN-21) eta “Monte del Conde” (RN-22) naturguneak eta “Orbaibarko mendiak” (PP-1) paisaia babestua.

Bestalde, eta paisaiaren ikuspegitik, Nafarroako hegoaldeko balio handieneko eremuetako bat da aztergai dugun ingurunea.

Artaxoako hirigunean dagoen Zerkoko multzo historikoa nabarmentzen da. Gune horretan, behatzaile asko eta asko biltzen dira, eta “Akermendia” PEtik oso gertu egonen lirateke.

4.–Proposamena.

Espedientearen azterketa teknikoa egin ondoren, Biodibertsitate Zerbitzuak bere txostenean dio behar bezala burutu dela ingurumenaren eraginaren ebaluazioaren prozedura. Hala ere, ez dago ados ingurumen eraginari buruzko azterlanaren ondorioekin, horiek gutxietsi egiten baitute ingurumenean izanen duen eragina; izan ere, kontuan hartu behar da inguruan mehatxatutako fauna hegalariaren presentzia, hilkortasun arriskua eta horri lotutako hesi efektua, parke eoliko ugariekin eta inguruan dauden beste azpiegitura batzuekin metatzearen eta horiekiko sinergiaren ondorioak, bai eta balio ekologiko intrintsekoak ere. Gainera, proiektuaren eremuak garrantzi handiagoa hartu du inguruko beste eremu batzuk ureztatzeak ekarri duen ingurumen balioen galeragatik. Hori dela eta, proiektuak ingurumenaren aldetik bideraezinak dira eta ingurumen eraginaren kontrako adierazpena egitea proposatzen da.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen eraginari buruzko kontrako adierazpena egitea, honako hauei dagokienez: “Valdetina” eta “Akermendia” parke eolikoak, eta haien hustuketarako azpiegitura Muruarte transformazio azpiestazioraino, Espainiako Sare Elektrikoaren jabetzakoa, Enerfin Sociedad de Energía SLk sustatuta Artaxoa, Puiu eta Tafalla udalerrietan, eta Garinoain, Barasoain, Oloritz, Untzue eta Tiebas-Muru Artederreta udalerriei eragiten dietenak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Artaxoa, Puiu, Tafalla, Garinoain, Barasoain, Oloritz, Untzue eta Tiebas-Muru Artederretako udalei, Ingurumena Zaintzeko Atalari (Tafalla-Zangoza barrutia) eta sustatzaileari.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 4an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

I. ERANSKINA

“Valdetina” PEren aldez aurreko kontsulten tramitearen emaitza

Kontsulta egin zaien erakundeen zerrenda eta eman dituzten erantzunen laburpena:

Aurretiazko kontsulten tramitean kontsultatutako entitate eta erakundeen zerrenda; erantzuna igorri dutenak adierazi dira.

Tafallako Udala

X

Puiuko Udala

X

Garinoaingo Udala

Artaxoako Udala

X

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

X

Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atala

X

Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atala.

X

Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atala

X

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua

X

Herri Lanen Zuzendaritza Nagusia

X

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua

X

EKH

X

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa

Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

ELA

UGT

LAB

CCOO

UAGN - Nafarroako Nekazarien eta Abeltzainen Batasuna

ANEL - Nafarroako Lan Enpresen Elkartea

EHNE - Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna

Irache Nafarroako Kontsumitzaile Elkartea

Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa

Nafarroako Arrantza Federazioa

Nafarroako Ehiza Federazioa

ADECANA Nafarroako Ehiztarien Elkartea

Sustrai Erakuntza fundazioa

Nafarroako Erdialdeko tokiko ekintza taldea

ANAN - Nafarroako Natura Lagunen Elkartea

Nafarroako Mendi Federazioa

Alaitz Mendizale Elkartea

Aitakaio Elkartea - Artaxoako Mendiko Lagunak

Landazuria-Erribera Ekologistak Martxan

Ekologistak Martxan Iruñea-Ecologistas en Acción

Gurelur

Lurra - Lurraren defentsaren aldeko elkartea

Gorosti Natur Zientzien Elkartea

Acciona Energia

X

Mtorres

X

Tafallako Udalak adierazi du 2016an sute batek eragin ziola Valdetina PE instalatu nahi den eremuari, eta gogorarazi du Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzko 13/1990 Foru Legeak ezarritakoa, erre diren mendi edo baso lurretan erabilera aldatzeari dagokionez, parke hori instalatzearekin bateraezina dela baitirudi. Halaber, ohartarazi du paisaiaren gaineko eragina eta eragin metagarria izan ditzakeela, batez ere hegazti faunan, ingurunean martxan dauden parke eolikoak ugaritu egin baitira. Bestalde, adierazi du, indarrean dagoen Tafallako HAPOren hirigintza araudiaren arabera, jarduketa ezin dela baimendu, VA-08 aerosorgailuaren instalazioa izan ezik.

Puiuko Udalak iradoki du bere udalerrian instalatu beharreko aerosorgailuak herri lurretan kokatzea, herrian sor ditzaketen onura eta diru sarrerengatik.

Artaxoako Udalak honako hau eskatu du:

1. Dagokion kokapenean eraikitzea justifikatu beharko da, LAP-4ren irizpideen arabera.

2. Neurri zuzentzaileak gehitzea, atzera bueltarik gabeko paisaia erasorik gerta ez dadin.

3. Arkeologia prospekzioak eta indusketak egiteko behar diren baimenak lortu behar dira, eta baimen horiek Arkeologia Atalaren eskumenekoak dira.

4. Obran erabilitako bideen mantentze eta konponketa plana barne hartzea, Udalak gainbegiratuta, bide publikoen osotasuna bermatzeko.

Vianako Printzea Erakunde-Kulturara Zuzendaritza Nagusiko Erregistro, Ondasun Higigarri eta Arkeologia Atalak aztarnategi eta aurkikuntza arkeologikoen katalogo fitxak eskaini ditu; izan ere, Valdetina PE instalatzeak aztarnategi eta aurkikuntza arkeologiko horietan eragina izaten ahal duela hauteman du, eta parke hori egitea bideragarria izateko nahitaez bete beharreko baldintzak ezarri ditu. Era berean, gogorarazten du beharrezkoa dela Kultura Zuzendaritza Nagusiaren administrazio baimena izatea prospekzio eta indusketa arkeologikoak egiteko, eta sustatzaileak lanen hasieraren berri eman behar duela.

Natur Ingurunearen Plangintza Estrategikoaren Atalak jakinarazi du Valdetina PEren proiektuak ez duela inolako eraginik bere eskumenen esparruan.

Erdialdeko eta Erriberako Eskualdeko Kudeaketa Atalak lehen txosten batean jasotzen ditu inguruan dauden eta Valdetina PEren instalazioak eragin ditzakeen natura balioak, bereziki Natura 2000 Sareari, Nafarroako Naturguneen Sareari, Nafarroako estepako hegazti fauna kontserbatzeko interes eremuei, Babes Eremuei, Batasunaren intereseko habitatei eta beste fauna eta flora espezie batzuei dagokienez. Horien artean, nabarmentzekoak dira hegazti harrapariak (bereziki miru gorria, galzoriko espezietzat katalogatuta baitago eta aztergai dugun inguruneko beste parke eoliko batzuetan hilkortasun tasa nabarmena baita), estepariak, kiropteroak, etab. Era berean, ohartarazi da metatze efektu handia dagoela aztergai dugun ingurunean dauden eta izapidetzen ari diren proiektuen eta azpiegituren kontzentrazio handien ondorioz (parke eolikoak, linea elektrikoak, bide eta trenbide azpiegiturak, etab.). Horrek hegaztien eta kiropteroen hilkortasun tasa areagotzen du, ondorio larriak izan ditzake espezie mehatxatuen kontserbazioan, eta horietako batzuek funtsezko elementuak dira “Orbaibarko Mendiak” KEBean. Era berean, gogorarazten da Valdetina PEren azpiegituraren zati bat 2016ko abuztuan sute batek kaltetutako baso lursailean kokatzen dela, eta ohartarazten da ezinezkoa dela lursail horien erabilera aldatzea, Nafarroako ohian ondarea babestu eta garatzeari buruzko 13/1990 Foru Legearen arabera.

Atal honek bigarren txosten bat du, aurreko txostenari buruzko informazio gehiago ematen duena, eta Valdetina PEak espezie mehatxatuetan izaten ahal duen eragina berresten du, bereziki miru gorrian, estatu mailan galzoriko espezietzat katalogatuta baitago.

Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalak esaten du zer araudi eta tresna, lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzkoak, hartu behar diren aintzat Nafarroan parke eolikoak ezartzeko.

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko Energia Azpiegituren Atalak adierazi du ez duela inolako ekarpenik egin behar egin beharreko Valdetina PEren ingurumen eraginari buruzko azterlanaren edukiari dagokionez.

Herri Lanen Zuzendaritza Nagusiaren Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak dauden bide azpiegiturei eta Nafarroako Errepideen III. Plan Zuzentzailean (2010-2018) bildutako jarduketei buruzko informazioa eskaini du, bai eta lehendik dauden trenbide azpiegiturei eta abiadura handiko trenaren etorkizuneko trazadurari buruzkoa ere, proiektuaren eragina izan baitezakete. Era berean, Nafarroako Errepide Sareko bide azpiegiturekin gurutzatzean egin beharreko obrak kontsultatu behar direla adierazi du, eta ADIFen Proiektuen, Programazioaren eta Linea konbentzionalen Eraikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari eta Sustapen Ministerioari kontsulta egin behar zaiela, Valdetina PEren proiektuak erakunde horietako bakoitzak izapidetzen ahal dituen azpiegituretan izaten ahal dituen eraginagatik.

Herri Lanen Zuzendaritza Nagusiko Kontserbazio Zerbitzuak Nafarroako Errepide Sarean hasten diren parkera sartzeko aukeren ezaugarriak azaldu ditu, bai eta hustuketarako lerroko dorreen gutxieneko tartea eta kableen gutxieneko altuera ere, eragindako errepideetako galtzadekiko. Halaber, AP-15 eta N-121 errepideetan lurpeko bidegurutzeak egiteko baldintzak ezarri ditu, eta adierazi du lanak egin aurretik baimena eskatu eta beharrezko dokumentazio teknikoa aurkeztu behar zaiola Herri Lanen Zuzendaritza Nagusiari.

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak zehaztu du Valdetina PE eraikitzeak ez duela eraginik gaur egungo ureztalurren gainean, ezta Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Planaren gainean ere.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak adierazi du bete behar dela 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua (Uraren Legearen testu bategina eta ondorengo aldaketak onesten dituena), zehazki honi dagokionez: arroko erakundearen administrazio baimena behar dela jabari publiko hidraulikoan edo bere zortasun edo polizia eremuan obrak edo lanak egiten direnean eta ur isurketak edo hondakinak isurtzeko debeku orokorrari dagozkion obrak egiteko. Era berean, gogorarazi du zortasunaren eremuan uholdeen aurrean kalteberak ez diren jarduerak soilik baimenduko direla, urak husteko ahalmena nabarmen murrizten ez dutenak, bai eta ibilguarekiko distantzia eta altuera jakin batzuk egotea ere linea elektrikoaren euskarriekiko.

Gainera, sare hidrografikoa eta dauden ingurumenaren balioetako batzuk deskribatzen ditu, jardueraren eremurako. Azkenik, aurkezten den ingurumen eraginaren azterlanean zer alderdiri eragin beharko zaion adierazten du (hautatutako kokapenen justifikazioa, sistema hidrikoaren gaineko eraginen azterketa eta identifikazio zehatza, obrak egiten diren bitartean isuriak kontrolatzeko eta kutsadura prebenitzeko neurriak, etab.).

MTorres Desarrollos Energéticos SLk adierazi eta kuantifikatu egiten du Valdetina Parke Eolikoaren instalazioaren ondorioz bere jabetzako La Campaña PEn gertatuko litzatekeen ekoizpenaren galera.

Acciona Energiak adierazi duenez, aurkeztutako dokumentazioan ez da kontuan hartu bere jabetzako Barasoain parke eolikoa, eta Valdetina PErako proposatutako hustuketarako linea parke horretako aerosorgailu batetik oso hurbil dago. Era berean, gogorarazi du orain Valdetina PErako eskatzen den eremu berean Acciona Energiak aurretiazko kontsulta batzuk egin zituela Busquil PErako, eta izapide horri dagokion dokumentazioa aurkeztu du. Gainera, bere jabetzako hainbat parke eolikotan Valdetina PEren instalazioak eraginen duen ekoizpen murrizketa kuantifikatzen du, bere jabetzako parkeak parke horren inguruan funtzionatzen ari baitira.

“Valdetina” PEren ingurumen eraginari buruzko azterlanaren irismen txostenaren laburpena, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak emana:

2019ko ekainaren 6an Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak Valdetina PEri buruzko informazioa eman zuen. 10 aerosorgailu instalatuko dira, E-M norabideko bi lerrokadura paralelotan, dorre anemometriko autosostengagarri bat, kontrolerako eraikin bat, azpiestazio elektriko bat, bideetan 6.087 eta 5.284 m ireki eta egokitzea, hurrenez hurren, eta aireko hustuketarako linea bat, 11,4 km-koa 220kV-an, Muruarte transformazio azpiestazio kolektoreraino.

Parkea aerosorgailuen kontzentrazio handi samarra duen eremu batean proiektatzen da. Aerosorgailuak elkarren paraleloak diren hainbat lerrokaduratan banatuta daude, parkearen mendebaldean izan ezik. Horrek, aerosorgailuen altuera desberdinarekin eta airetiko linea elektrikoen dentsitate handiarekin batera, eragin nabarmena izaten ahal du hegazti faunak lurraldea okupatzean, taldea mugitzeko iragazkortasunean, eta fauna hegalariarentzako afekzio eta hilkortasun arrisku handia areagotzen ahal du.

Miru gorriaren hilkortasuna bereziki larria da, galzorian dagoen espeziea baita, eta mehatxu hori espezie horren kontserbaziorako eta berreskurapenerako faktore mugatzaile nagusietako bat izaten ahal da, bai eremuan eta bai gertuko “Orbaibarko Mendiak” KBEan, non funtsezko elementutzat hartzen baita, bai estatuan eta nazioartean.

Bestalde, proiektuaren eremua interes handiko ingurunea da faunarentzat, eta babestutako hainbat espezieren bizitzeko, hazteko eta elikatzeko eremua da; horien artean, hegazti fauna nabarmentzen da, eta, bereziki, harrapariak (miru gorria, miru beltza, arrano beltza, arrano txikia, arrano sugezalea, mirotz urdina, mirotz zuria, etab.).

Era berean, ohartarazi da oso garrantzitsua dela proiektuak saguzarrengan duen eragina aztertzea, hegaztiekin batera, horiek baitira aerosorgailuek gehien eragindako ornodunen taldeak. Gogorarazi da hegazti faunak eta kiropteroek espazioa erabiltzean urteko ziklo osoa aztertu behar dutela, eta horretarako lan protokoloak erantsi behar direla.

Bestalde, parkea ekologiarako balio handia duen eremu batean kokatuko litzateke. Eremu horretan, landaredi naturaleko azalerak eta labore azalerak txandakatzen dira. Landaredi naturala duten azalera horiek kontserbazio maila bikaina eta altua dute, eta, neurri handi batean, 92/43/EEE Zuzentarauan jasotako batasunaren intereseko habitat gisa katalogatuta daude (4090, 5210 eta 9340). Beharrezko sarbideak eraiki eta prestatzeak, aerosorgailuak kokatzeak eta aerosorgailuak muntatzeko beharrezkoa den lurra prestatzeak ingurumenean eragin nabarmena izanen du.

Parkea honako eremu hauetatik gertu dagoela gogorarazten da: “Orbaibarko mendiak” kontserbazio bereziko eremua (ES2200032), “Olleta mendiko naturgune babestuak” (RN-21), “Monte del Conde” (RN-22) eta “Orbaibarko mendiak” (PP-1) paisaia babestua.

Paisaiaren ikuspegitik, eskatutako parke eolikoaren ingurunea Nafarroako hegoaldeko balio handieneko eremuetako bat da, eta aztertu egin behar da, analisi eta neurri jakin batzuk gehituz.

Ohartarazi da aerosorgailu bat (VA–03) proiektatuta dagoela eolikoak hartzeko egokia ez den eremu batean, Nafarroa 2030 Ikusmuga Plan Energetikoaren arabera.

Gainera, Ondare Historikoaren Zerbitzuaren arabera, aldaketak eginen dira bai azpiegituren kokapenean, bai beharrezko sarbideetan, eta horrek Zerbitzuak zehaztutako neurri zuzentzaileak ekarriko ditu.

Era berean, proiektuaren eragin eremuan airetiko bi linea elektriko daudela ohartarazten da. Muruarteko azpiestazio kolektoreraino proposatutako hustuketarako linea lehendik dagoen beste baten norabide berean proiektatu da; hala ere, bestelako trazadura bati jarraitzen dionez, espero da eragin metatua handiagoa izatea. Eragin hori minimizatzeko, lehendik dauden beste linea batzuk edo lurpeko soluzioak erabiliko dituen hustuketa elektrikorako alternatibak aztertu beharko dira. Beste azpiegitura batzuk ere kontuan hartu beharko dira, hala nola AHTari lotutakoak.

Horrek guztiak garrantzi berezia hartzen du eremu horretan, balio ekologiko eta paisajistiko nabarmeneko eremua baita. Inguruan hegazti fauna mehatxatua dago, tokiak paisaiaren eta ekologiaren aldetik berezitasunak ditu, luzera handiko hustuketarako linea elektriko batek sortutako eraginak ditu eta lehendik dauden edo eraikitzen ari diren instalazioen sinergiaren ondorioek eragin garrantzitsua izaten ahal dute eremuan, eta hango ingurumen bideragarritasuna kolokan jarri.

II. ERANSKINA

Ukituriko administrazio publikoentzat eta pertsona interesdunentzat jendaurreko informazioa eta kontsulta egitearen emaitza

Aurkeztutako alegazioen eta jasotako txostenen laburpena:

“Valdetina” parke eolikoa.

MTorres Desarrollos Energéticos SL

MTorres Desarrollos Energéticos SL enpresak adierazi du Valdetina parke eolikoa instalatuz gero, bere jabetzako La Campaña parke eolikoan ekoizpena galduko dela.

Erantzuna:

Edukia ez da ingurumen arlokoa.

Saguzarrak Kontserbatzeko eta Aztertzeko Espainiako Elkartea (SECEMU).

Alegatzaileak honako hauek adierazi ditu:

1. Kiropteroak ez dira behar beste kontuan hartzen alternatiben azterketan, eta, berez, hautatutako aerosorgailuak haize baxu eta leunak baliatzen ditu, eta horiek eragiten diete gehien (6 m/s-tik beherako haizeak).

Erantzuna:

IIA egitean kontuan hartzen da.

2 Kiropteroen inbentarioari dagokionez, desberdintasunak daude dokumentuaren zati desberdinetan.

Erantzuna:

Ingurumen eraginaren adierazpena egitean kontuan hartzen da.

3 Ingurumen eraginari buruzko azterlanean neurri prebentibo eta zuzentzaile zehatzik ez dago saguzarren taldearentzat; besteak beste, aerosorgailua, saguzarrentzako arrisku gauetan, 6 m/s-tik beherako haize abiadura dagoenean, geratu beharko litzateke.

Erantzuna:

Ingurumen eraginaren adierazpena egitean kontuan hartzen da.

4 Ustiapen-fasean faunaren gaineko eragina murriztea zalantzan jartzen da, eta, zehazki, kiropteroen kasuan; izan ere, “larritik ertainera” igaro da, eta ez da neurri zuzentzaile espezifikorik proposatu kiropteroentzat.

Erantzuna:

IIA egitean kontuan hartzen da.

5 Zenbait ohartarazpen egin dira Ingurumena Zaintzeko Programan fauna hegalariaren talken kontrolari buruz dagoen atalari buruz; besteak beste, laginketa maiztasuna gehienez ere 10 egunera handitzeko beharra; laginketetan zakur hezia erabiltzeko komenigarritasuna; eta aurkitutako hilikiak kontserbatzeko gomendioa. Gabezia horietaz gain, ingurumen eraginari buruzko azterlanean esaten da neurri zuzentzaileak ezartzen direla alerta atalase eta/edo atalase kritiko batzuetatik aurrera, baina ez dira zehazten atalase horiek eta aplikatu beharreko neurriak.

Era berean, portaeraren aldaketaren gaineko eragina eta arrisku egoerak zein diren jakiteko, esan da komeni dela saguzarren jardueraren jarraipena egitea, operazio aurreko fasean egindakoaren antzekoa.

Erantzuna:

IIA egitean kontuan hartzen da.

6 Ingurumen eraginari buruzko azterlanaren arabera, hegazti faunaren gaineko eragina hautemanez gero, gertaeraren larritasunaren araberako neurriak hartuko dira, baina horrek argi uzten du saguzarrak ahaztuta geratzen direla.

Erantzuna:

IIA baldintzetan kontuan hartzen da.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Arkitektonikoaren Atalak jakinarazi du Valdetina PEak eta hustuketarako azpiegiturak ez dutela eraginik euren Atalari dagokionez.

Lurraldearen Estrategia eta Antolamenduaren Atalak adierazi zer araudi eta tresna, lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzkoak, hartu behar diren aintzat “Valdetina” PE eta haren hustuketarako azpiegitura ezartzerakoan, urbanizatu ezin den lurrean jarduerak baimentzeko izapideetan.

Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Kontserbazio Zerbitzuak Errepideen Sareko zirkulaziorako bideetan dauden eremuak eta horietako bakoitzean aplikatu beharreko mugak zehazten ditu. Era berean, gutxieneko baldintza batzuk ezartzen ditu Nafarroako Errepide Sarean hasten diren eta parkera sartzeko erabiliko diren bideetarako, bai eta hustuketarako lerroko dorreen gutxieneko tartea eta kableen gutxieneko altuera ere, eragindako errepideetako galtzadekiko. Azkenik, adierazi du beharrezkoa dela baimena eskatzea eta beharrezko dokumentazio teknikoa aurkeztea Herri Lanen Zuzendaritza Nagusiari.

Valdetina transformazio azpiestazio eta Muruarte transformazio azpiestazio kolektorearen artean igarotzen den goi-tentsioko 220kV-ko airetiko eta lurpeko lineari dagokionez, Basoaren eta Ehizaren Zerbitzuko Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak jakinarazi du ez duela inolako eraginik abelbidetan.

ADIFek jakinarazi du ez duela eragozpenik jarriko, baldin eta bere eskumeneko eremuko legeria betetzen bada eta ADIFen etorkizuneko proiektuei eragiten ez bazaie. Era berean, gogorarazi du sustatzaileak dagokion baimena eskatu behar duela.

Iberdrolak (i-DE) bere jabetzako airetiko lineekin gurutzatzearen ondoriozko arazo elektrikoak aztertu ditu, eta adierazi du entregatutako dokumentuan ez dagoela aerosorgailuen kokapenik sareekiko beharrezko distantziaren betetze-maila baloratzeko. Era berean, linea elektrikoen inguruko sarrerako arazo elektrikoei dagokienez, ez da horrelakorik aurkitu sareetan, eta tentsioko elementu batekiko segurtasuneko distantzia muga bat dagoela gogorarazi da. Azkenik, sustatzailea laneko plan bat osatzera gonbidatu du, sarrerak nola gauzatuko diren zehazteko.

Espainiako Sare Elektrikoak zehaztu ditu hustuketarako azpiegiturak Castejón-Muruarteko 400kV D/C linearekin egiten dituen gurutzaketak, eta horiek arauzkoak direla adierazi du, nahiz eta eraikitzen bukatutakoan egiaztatu egin behar diren. Linea horien arteko paralelismoari dagokionez, adierazi du ez arauzkoa dela, eta gutxienez 106 metroko tartea utzi behar izanen dela. Era berean, arrisku elektrikoaren aurrean langileen osasuna eta segurtasuna babesteko gutxieneko xedapenei buruzko 614/2001 Errege Dekretuak ezarritakoa gogora ekarri du.

Oro har, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak adierazi du bete behar dela 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua (Uraren Legearen testu bategina eta ondorengo aldaketak onesten dituena), zehazki honi dagokionez: arroko erakundearen administrazio baimena behar dela jabari publiko hidraulikoan edo bere zortasun edo polizia eremuan obrak edo lanak egiten direnean eta ur isurketak edo hondakinak isurtzeko debeku orokorrari dagozkion obrak egiteko. Era berean, Jabari Hidrauliko Publikoko eremuetan ezarritako erabileren inguruko mugak gogorarazi ditu.

Jarduketaren eremurako, azaleko eta lurpeko sare hidrografikoa deskribatu du, bai eta proiektuaren faseetan ingurune hidrikoan zenbatetsitako eragina ere. Era berean, ingurumen eraginari buruzko azterlanean ingurune hidrikoa babesteko proposatutako prebentziorako eta zuzenketarako neurriak gogorarazi ditu, bai eta Ingurumena Berreskuratu eta Lehengoratzeko Plana eta Ingurumena Zaintzeko Plana ere. Azkenik, egokitzat jo du ingurumen eraginari buruzko azterlana, bertan ezarritakoa betez, eta gogora ekarri du kontu handiz ibili behar dela Zidakos ibaitik gertu.

ENAGASek gasbidearen inguruko edozein jarduera arautzen duten baldintza orokorren berri eman du, bai eta, 2002/12/27ko 1434 Errege Dekretuaren arabera, gasbidearen zortasuneko eta eragineko eremuetan obrak baimentzeko administrazioaren eskumena duen organoaren berri ere. Era berean, balizko eraginak zehaztu ditu, eta informazio gehigarria eskatu du horien maila eta irismena baloratzeko, bai eta hartu beharreko neurri zuzentzaileak zehazteko ere.

Oloritzeko Udalak hirigintza txostena aurkeztu du, eta bertan adierazten da Udal Planaren arabera jarduera baimentzen ahal dela. Era berean, obran erabiliko diren bide publikoak mantentzeko eta konpontzeko plan bat gehitzeko eskatzen du, obrek irauten duten bitartean eragina izanen duten edo erabiliko diren bide publikoen osotasuna bermatzeko.

Tebas-Muru Artederretako Udalak, Udalak eskatuta, Iruñerriko EEZBk eta Prolesogalek egindako txostenak erantsi ditu, Valdetina transformazio azpiestazioko eta Muruarte transformazio azpiestazio kolektoreen artean goi-tentsioko 220kV-ko airetiko eta lurpeko linearen aurreproiektuari dagokionez. Horiek oinarri hartuta, Muru Artederreta herrigunean linea lurperatzeko proiektua aldatzeko eskatu du, eragina minimizatzeko eta udal mailako beste plan eta programa batzuekin bateragarri egiteko, edo, hala badagokio, lurperatze hori bideragarria ez dela justifikatzeko. Halaber, eskatzen du:

–Proiektuak udalerrian izanen duen eraginaren ebaluazio zehatza eta osoa, bai banaka, bai lehendik dauden eta/edo aurreikusita dauden beste proiektu batzuekin batera, eta jendea bizi den eremuetatik, paisaiatik, hegazti faunatik, zatikatzetik eta abarretatik gertu dagoen kontuan hartuta. Ahal den neurrian, lursailak proiektuak eraikitzerakoan izanen duen eragina eta ahalmena kuantifikatu beharko da. Era berean, hautatutako aukera ingurumenaren aldetik onuragarriagoa dela justifikatu behar izanen da.

–Jarduerari ekin aurretik, martxan dagoen Ingurumena Zaintzeko Programa lekualdatzea, bai eta Ingurumena Zaintzeko Plan horren urteko emaitzak ere, eta programa horretaz arduratzen diren langileekin harremanetan jartzea, lanak arin eta koherentziaz egiteko.

–Jarduera bukatu eta/edo eten ondoren lursailak leheneratzeko erantzukizunpeko adierazpena.

–Aplikatu beharreko ingurumenaren legeria eta legeria sektoriala betetzea, udalaren lursailen potentzialtasunaren alde eta suszeptibilitateetatik babesteko.

Untzueko Udalak jakinarazi duenez, Valdetina transformazio azpiestazioa eta Muruarte transformazio azpiestazio kolektorearen arteko goi-tentsioko 220kV-ko airetiko eta lurpeko lineari dagokionez, Udal Planak ez du berariaz aipatzen jarduera baimendu edo debekatuen zerrendan, baina garrantzitsutzat jotzen du horrek paisaian izanen duen eragina, eta hori kontuan hartu beharko da hura minimizatzeko beharrezko neurriak hartzeko. Era berean, obran erabiliko diren bide publikoak mantendu eta konpontzeko plan bat sartzeko eskatzen du, obrek irauten duten bitartean eragina izanen duten edo erabiliko diren bide publikoen osotasuna bermatzeko.

Artaxoako Udalak jakinarazi du, Udal Planaren arabera, jarduera baimentzen ahal dela; hala ere, inguruan aztarnategi arkeologiko asko daudela ohartarazi du, eta beharrezkoa dela prospekzio eta indusketa arkeologikoak egiteko baimena. Era berean, obran erabiliko diren bide publikoak mantendu eta konpontzeko plan bat sartzeko eskatzen du, obrek irauten duten bitartean eragina izanen duten edo erabiliko diren bide publikoen osotasuna bermatzeko.

Garinoaingo Udalak Udal Planaren araberako lurzoruaren sailkapenak aipatu ditu, eta horien erabilerarako eta babeserako baldintzak zehaztu ditu. Era berean, ohartarazi du hainbat aztarnategi arkeologiko daudela, eta horiek kontuan hartu behar direla behin betiko proiektua planteatzeko orduan. Halaber, obran erabiliko diren bide publikoak mantendu eta konpontzeko plan bat sartzeko eskatu du, obrek irauten duten bitartean eragina izanen duten edo erabiliko diren bide publikoen osotasuna bermatzeko. Gainera, bere udalerritik hurbil parke eoliko ugari daudela azpimarratu du, eta parke horiek paisaian eragin handia dutela, parkeengatik eta beharrezkoak diren hustuketarako azpiegiturengatik, Garinoainen bertan aerosorgailuetako bat ere kokatuta egon gabe.

Tafallako Udalak proposatutako jarduera baimentzen ahal dela uste du, VA-06 aerosorgailuaren instalazioa izan ezik, lurzoru urbanizaezinari eragiten baitio (baso lurzoru kategoria), eta horrek babes berezia du. Era berean, Tafallako Udaleko Ingurumen zaindariak egindako txosten bat aurkeztu eta berretsi du. Txosten horretan, ingurumenean eragiten ahal diren kalteak zerrendatzeaz gain, proposatutako eremuan 2016an sute bat egon zela eta horrek basoaren ekosistema eta paisaiaren konfigurazioa nabarmen aldatzea ekarri zuela aipatzen da. Horrez gain, eremua instalazio ugariz beteta dagoela gehitzen da eta horiek sinergikoki jarduten dutela; ondorioz, gero eta nabarmenagoak dira paisaiaren kutsadura eta biodibertsitatearen eta horri lotutako balio naturalen galera.

Puiuko Udalak hirigintza txostena aurkeztu du, eta bertan adierazten da, Udal Planaren arabera, jarduera baimentzen ahal dela. Era berean, obran erabiliko diren bide publikoak mantendu eta konpontzeko plan bat sartzeko eskatzen du, obrek irauten duten bitartean eragina izanen duten edo erabiliko diren bide publikoen osotasuna bermatzeko.

Muruarte transformazio azpiestazio kolektoreari (220/33kV) eta Muruarte transformazio azpiestaziorainoko (220kV) lurpeko lineari dagokienez, Espainiako Sare Elektrikoaren jabetzakoa,

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Arkitektonikoaren Atalak jakinarazi du azpiestazio kolektoreak eta transformazio azpiestazio kolektorea-Muruarte transformazio azpiestazioa (220kV) lurpeko lineak ez dutela eraginik euren atalari dagokionez.

Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Kontserbazio Zerbitzuak Nafarroako Errepideen Sareko zirkulaziorako bideetan dauden eremuak eta horietako bakoitzean aplikatu beharreko mugak zehaztu ditu. Era berean, linea elektrikoa lehendik dauden errepideekin gurutzatzeko baldintzak ezarri ditu, eta, azkenik, adierazi du beharrezkoa dela baimena eskatzea eta beharrezko dokumentazio teknikoa aurkeztea Herri Lanen Zuzendaritza Nagusiari.

Tebas-Muru Artederreta Udalak, Udalak eskatuta, Iruñerriko EEZBk eta Prolesogalek egindako txostenak erantsi ditu, azpiestazio kolektorea eta azpiestazio horren eta Espainiako Sare Elektrikoaren Muruarte transformazio azpiestazioaren lurpeko 220kV-ko linea eraikitzeari buruzkoak. Txosten horietan oinarrituta, eskatu du behin betiko dokumentazioak transformazio azpiestazio kolektorea kokatzeko alternatiben ebaluazio xehatua eta osoa izan dezala. Kokapenak ahalik eta eraginik txikiena izan behar du, sortuko duen eragin bisuala minimizatu behar du, eta udaleko beste garapenerako plan batzuk baldintzatzea saihestu behar du. Halaber, eskatzen du:

–Paisaian eragina prebenitzeko, zuzentzeko eta/edo konpentsatzeko proposatutako neurrien xehetasuna.

–Jardueraren ezaugarriak definitzea, beharrezkoak diren zerbitzu eta azpiegiturei dagokienez, eta obrak hasi aurretik behar diren baimenak eskuratu behar izanen dira.

–Parke eolikoa transformazio azpiestazio kolektorearekin lotzeko beste aukera batzuen bideraezintasuna justifikatzea, lehendik dagoen sarearen bitartez eta/edo lurpean.

–Proiektuak Tebas-Muru Artederretan duen eraginaren ebaluazio zehatza eta osoa, lehendik dauden eta/edo aurreikusita dauden beste proiektu batzuekin batera eta honako hauek barne hartzen dituena: ingurumenaren eta giza osasunaren gaineko ondorioen kuantifikazioa, ondoriozko arriskuen identifikazioa, aukeratutako alternatibaren justifikazioa, Muru Artederreta hiriaren erdialderako eta beste elkargune batzuetarako, hala nola, Donejakue biderako gutxieneko distantzia.

–Jarduera bukatu eta/edo eten ondoren lursailak leheneratzeko erantzukizunpeko adierazpena.

“Akermendia” parke eolikoa.

Saguzarrak Kontserbatzeko eta Aztertzeko Espainiako Elkartea (SECEMU).

Alegatzaileak honako hauek adierazi ditu:

1. Kiropteroak ez dira behar beste kontuan hartzen alternatiben azterketan, eta, berez, hautatutako aerosorgailuak haize baxu eta leunak baliatzen ditu, eta horiek eragiten diete gehien (6 m/s-tik beherako haizeak).

Erantzuna:

IIA egitean kontuan hartzen da.

2 Kiropteroen inbentarioari dagokionez, desberdintasunak daude dokumentuaren zati desberdinetan.

Erantzuna:

Egokitzat eta nahikotzat jotzen da Nafarroan kiropteroak aztertzeko ezarritako protokoloa, eta zehazki parke eoliko horretarako aplikatutakoa.

3 Ingurumen eraginari buruzko azterlanean neurri prebentibo eta zuzentzaile zehatzik ez dago saguzarren taldearentzat; besteak beste, aerosorgailua, saguzarrentzako arrisku gauetan, 6 m/s-tik beherako haize abiadura dagoenean, geratu beharko litzateke.

Erantzuna:

IIA egitean kontuan hartzen da.

4 Ustiapen-fasean faunaren gaineko eragina murriztea zalantzan jartzen da, eta, zehazki, kiropteroen kasuan; izan ere, “larritik ertainera” igaro da, eta ez da neurri zuzentzaile espezifikorik proposatu kiropteroentzat.

Erantzuna:

IIA egitean kontuan hartzen da.

5 Zenbait ohartarazpen egin dira Ingurumena Zaintzeko Programan fauna hegalariaren talken kontrolari buruz dagoen atalaz; besteak beste, laginketa maiztasuna gehienez ere 10 egunera handitzeko beharra; laginketetan zakur hezia erabiltzeko komenigarritasuna; eta aurkitutako hilikiak kontserbatzeko gomendioa. Gabezia horietaz gain, ingurumen eraginari buruzko azterlanean esaten da neurri zuzentzaileak ezartzen direla alerta atalase eta/edo atalase kritiko batzuetatik aurrera, baina ez dira zehazten atalase horiek eta aplikatu beharreko neurriak.

Era berean, portaeraren aldaketaren gaineko eragina eta arrisku egoerak zein diren jakiteko, esan da komeni dela saguzarren jardueraren jarraipena egitea, operazio aurreko fasean egindakoaren antzekoa.

Erantzuna:

IIA egitean kontuan hartzen da.

6 Ingurumen eraginari buruzko azterlanaren arabera, hegazti faunaren gaineko eragina hautemanez gero, gertaeraren larritasunaren araberako neurriak hartuko dira, baina horrek argi uzten du saguzarrak ahaztuta geratzen direla.

Erantzuna:

IIA baldintzetan kontuan hartzen da.

Desarrollo de Energías Renovables de Navarra SA (DERNA).

Alegatzaileak honako hauek adierazi ditu:

1. Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, Desarrollo de Energías renovables de Navarra SAren jabetzako “San Esteban II C - Karakidoia” PEko erdi tentsioko sareekin gurutzatzeko aukera dago; beraz, sare horien deskarga egin behar da obrak irauten duen bitartean. Horrek ekoizpenaren galera ekarriko du parke horretan, eta konpentsatu egin behar izanen da, sortutako kalteak eta galerak ordaintzeaz gain.

Sustatzaileak bi instalazioen arteko interferentziak mugatu beharko ditu, eta lanen data eta iraupena aldez aurretik jakinarazi beharko dizkio DERNAri, baita maniobren ondoriozko kostuari aurre egin ere.

Erantzuna:

Edukia ez da ingurumen arlokoa.

2. “San Esteban II C - Karakidoia” PEn lortu gabeko irabazia zehazteko metodologia ezartzen du.

Erantzuna:

Edukia ez da ingurumen arlokoa.

3. “Akermendia” PEk bere jabetzako parke eolikoetan (“San Esteban II C-Karakidoia”, “San Esteban II B-Olkotz”, “Karakidoia”, “San Esteban II A-Añorbe”, “San Esteban I A” eta “San Esteban I B”) estelaren efektuengatik ez duela ondorio negatiborik izanen justifikatzea eskatzen du.

Erantzuna:

Edukia ez da ingurumen arlokoa.

Sociedad Mercantil Estatal Canal de Navarra SA (CANASA).

Alegazioaren egileak honako hau eskatzen du:

1. Xehetasun handiagoz definitzea erdi tentsioko linea elektrikoa ubidearen trazadurarekin gurutzatzeko modua eta puntu zehatza, CANASAk bere eskumeneko azpiegiturak babesteko beharrezko baldintzak ezar ditzan.

Erantzuna:

Edukia ez da ingurumen arlokoa.

2. Parkearen eraikuntzan parte hartzen ahal duten makinen ezaugarri tekniko nagusiak, kanalaren gaineko pasabideetako egituren segurtasunari eragiten ahal diotelako.

Erantzuna:

Edukia ez da ingurumen arlokoa.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Arkitektonikoaren Atalak jakinarazi du Akermendia PEak eta hustuketarako azpiegiturak ez dutela eraginik euren Atalari dagokionez.

Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalak adierazi du zer araudi eta tresna, lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzkoak, hartu behar diren aintzat “Akermendia” PE eta bere hustuketarako azpiegitura ezartzeko.

Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Kontserbazio Zerbitzuak Errepideen Sareko zirkulaziorako bideetan dauden zonak eta horietako bakoitzean aplikatu beharreko mugak zehaztu ditu. Era berean, gutxieneko baldintza batzuk ezarri ditu Nafarroako Errepide Sarean hasten diren eta parkera sartzeko erabiliko diren bideetarako, bai eta hustuketarako lerroko dorreen gutxieneko tartea ere eragindako errepideetako galtzadekiko. Azkenik, adierazi du beharrezkoa dela baimena eskatzea eta beharrezko dokumentazio teknikoa aurkeztea Herri Lanen Zuzendaritza Nagusiari.

Valdetina transformazio azpiestazio eta Muruarte transformazio azpiestazio kolektorearen artean igarotzen den goi-tentsioko 220kV-ko airetiko eta lurpeko lineari dagokionez, Basoaren eta Ehizaren Zerbitzuko Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak jakinarazi du ez duela inolako eraginik abelbidetan. “Akermendia” PEri eta Valdetina transformazio azpiestaziorainoko hustuketarako azpiegiturari dagokienez, jarduera baimentzen ahal dela uste du, dagokion txostenean ezarritako baldintzekin.

Artaxoako Udalak jakinarazi du, Udal Planaren arabera, jarduera baimentzen ahal dela; hala ere, inguruan aztarnategi arkeologiko asko daudela ohartarazi du, eta beharrezkoa dela prospekzio eta indusketa arkeologikoak egiteko baimena. Era berean, obran erabiliko diren bide publikoak mantendu eta konpontzeko plan bat sartzeko eskatzen du, obrek irauten duten bitartean eragina izanen duten edo erabiliko diren bide publikoen osotasuna bermatzeko.

Udal Planaren arabera, Garinoaingo Udalak lurzoruaren sailkapenak aipatu ditu, eta horien erabilerarako eta babeserako baldintzak zehaztu ditu. Era berean, ohartarazi du hainbat aztarnategi arkeologiko daudela, eta horiek kontuan hartu behar direla behin betiko proiektua planteatzeko orduan. Halaber, obran erabiliko diren bide publikoak mantendu eta konpontzeko plan bat sartzeko eskatu du, obrek irauten duten bitartean eragina izanen duten edo erabiliko diren bide publikoen osotasuna bermatzeko. Gainera, bere udalerritik hurbil parke eoliko ugari daudela azpimarratu du, eta parke horiek paisaian eragin handia dutela, parkeengatik eta beharrezkoak diren hustuketarako azpiegiturengatik, Garinoainen bertan sorgailuetako bat ere kokatuta egon gabe.

Puiuko Udalak hirigintza txostena aurkeztu du, eta bertan adierazten da, Udal Planaren arabera, jarduera baimentzen ahal dela. Era berean, obran erabiliko diren bide publikoak mantendu eta konpontzeko plan bat sartzeko eskatzen du, obrek irauten duten bitartean eragina izanen duten edo erabiliko diren bide publikoen osotasuna bermatzeko.

Iragarkiaren kodea: F2200484