33. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko otsailaren 2an hartua, Lodosako udal-mugartean (Nafarroa) dagoen Velascoren dorrea –Radaren dorrea edo Sartagudako dorrea ere esaten zaio– izeneko higiezinaren babes eremuaren behin betiko mugaketa onesten duena.

Lodosako udal-mugartean (Nafarroa), dagoen Velascoren dorrea –Radaren dorrea edo Sartagudako dorrea ere esaten zaio– izeneko higiezina interes kulturaleko ondasuna da Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren arabera, Hezkuntza Nazionaleko Ministerioaren 1949ko apirilaren 22ko Dekretuak, Espainiako gazteluen babesari buruzkoak, emandako babesa dela eta (1949ko maiatzaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala), eta Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriaren lehen apartatuaren arabera.

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, beharrezkoa da monumentu horren babes eremua finkatzea eta zehatz-mehatz mugatzea.

Aipatutako foru lege horren arabera, espedienteak beharrezkoak ditu ondasuna behin-behinekoz mugatzea, jendaurreko fasea ezartzea eta behin betiko onestea Nafarroako Gobernuaren erabaki baten bidez.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren apirilaren 15eko 107/2021 Ebazpenak behin-behinean mugatu zuen Lodosako udal-mugartean (Nafarroa) dagoen Velascoren dorrea – Radaren dorrea edo Sartagudako dorrea ere esaten zaio– izeneko higiezinaren babes eremua, interes kulturaleko ondasun gisa babestearren, eta espedientea jendaurrean egoteko aldia ireki zuen. Ebazpena 2021eko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2koan.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, irailaren 7ko 248/2021 Ebazpenean, aurkeztutako alegazio bakarrari erantzun zion, behin-behineko mugaketa berretsi zuen eta alegazioa hein batean baietsi, helburu honekin: eraikitzeko aukera onestea onartutako UPSaren 5.2, 5.3, 5.4 eta 6.1 lurzatiekin bat datorren babes eremuaren zatian, zehazki 11. poligonoko 838., 842., 843., 849., 850. eta 851. katastro-lurzatietan, UPSaren agirian jasotzen den araudiko artikuluetan araututakoarekin bat, 10 metroko altueraren muga errespetatuz betiere.

Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluak, 2021eko urriaren 25ean, mugaketaren aldeko txostena eman du.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Lodosako udal-mugartean (Nafarroa) dagoen Velascoren dorrea –Radaren dorrea edo Sartagudako dorrea ere esaten zaio– izeneko higiezinaren babes eremuaren mugaketa onestea.

2. Lodosako udalerrian dagoen Velascoren dorrearen babes eremua zehazten dute, batetik, lurzati hauetako bakoitzaren zati batek: 837. lurzatia (dorrea bera izan ezik) eta 838., 947. eta 964. lurzatiak, Lodosako udalerriko 11. poligonokoak; bestetik, lurzati hauek oso-osorik: 830., 842., 843., 849., 850., 851., 852., 950. eta 951. lurzatiak, horiek ere Lodosako udalerriko 11. poligonokoak; eta, azkenik, muga horien barnean dauden herri bideen eremuak.

Eremu horretarako babes neurriak honako hauek dira:

1. Dorreari dagokionez, 14/2005 Foru Legearen 36. artikuluak ezartzen duena bete beharko da, hots, nahitaezkoa izanen dela kultura arloko departamentu eskudunak baimena ematea higiezinean esku hartzeko.

2. Babes eremuari dagokionez, aplikatzekoa da 14/2005 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritakoa, alegia beharrezkoa dela kulturaren arloko eskumena duen departamentuaren baimena mugatutako eremuan edozein esku-hartze egiteko, eta babes eremu gisa mugatutakoan ez dela inolako eraikin edo instalaziorik paratuko, salbu eta eraikitzeko aukera onestea onartutako UPSaren 5.2, 5.3, 5.4 eta 6.1 lurzatiekin bat datorren babes eremuaren zatian, zehazki 11. poligonoko 838., 842., 843., 849., 850. eta 851. katastro-lurzatietan, UPSaren agirian jasotzen den araudiko artikuluetan araututakoarekin bat, 10 metroko altueraren muga errespetatuz betiere.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko otsailaren 2an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2201575