32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2022ko otsailaren 1ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Alesbeko Udalaren 2022ko plantilla organikoa, bai eta bere erakunde autonomoen plantillak ere (Virgel del Portal zahar etxea eta Fernando Calahorra musika eskola); hori guztia, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluetan xedatutakoarekin.

Plantilla organikoa hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Alesbesen, 2022ko otsailaren 1ean.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2201631