32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2022ko urtarrilaren 1ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Alesbesko Udalaren eta bere erakunde autonomoen 2022ko aurrekontua (Virgen del Portal zahar etxea eta Fernando Calahorra musika eskola).

Hasiera batez onetsitako 2022ko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1997 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Alesbesen, 2022ko otsailaren 2an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2201630