32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Untzueko Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa.

2022ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen onespen hori, urtarrilaren 3an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Untzueko Udalaren 2022ko plantilla organikoa, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori dena, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.

Untzuen, 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lanpostuaren izena: Udaleko peoia. Lanpostu zenbakia: 1/1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Lanaldia: %41,21. Maila taldea: E. Mailako osagarria: %15,00. Lanpostuko osagarria: %15,77. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuaren egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Lan-kontratudunak.

Lanpostu zenbakia: 1/1. Deiturak eta izena: Carolina Zaratiegui Sagardoy. Lanpostuaren izena: Udaleko peoia. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Lanaldia: %41,21. Maila taldea: E. Mailako osagarria: %15,00. Lanpostuko osagarria: %15,77. Antzinatasuna: 2007/01/02.

UDALAK ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNAREKIN PARTEKATUTAKO LANPOSTUAK

Funtzionarioak.

Idazkaria (hutsik).

Lan-kontratudunak.

Administrari-ofiziala (hutsik).

Administrari laguntzailea (hutsik).

Administrari laguntzailea (hutsik).

Administrari laguntzailea (hutsik).

Administrari laguntzailea, %20ko lanaldikoa (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L2201302