32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2021eko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Behar ziren iragarkiak argitaratu ziren Udalaren iragarki-taulan eta 2022ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 3an, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen zituzten erreklamazioak aurkez zitzaten, argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean. Epe horretan ez da espedientearen kontrako alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere.

Epe hori igaro denez espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu edo jaso gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da eta argitara ematen da haren laburpena, bat etorriz aplikatu beharreko araudiarekin: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta horrekin bat datozenak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 276. artikuluak. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 365.101,39 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 674.295,88 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 838,72 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 318.535,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 299.700,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 39.389,01 euro.

Gastuak, guztira: 1.697.860,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 557.882,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 56.600,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 99.815,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 763.333,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 208.230,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 12.000,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.697.860,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2201617