32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Herri-lurretako 100 metro koadro desafektatzeko espedientea eta ondotik haren erabilera lagatzeko baldintza-agiria onestea, Corral del Molino II haize-parkea (foru intereseko inbertsio deklaratu da) kontrolatzeko eta ustiatzeko dorre anemometriko bat paratzeko. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2022ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen 100 metro koadro desafektatzea 24. poligonoko 119. lurzatian, ondotik Renovables del Cierzo SLUri lagatzeko, Corral del Molino II haize-parkea (foru intereseko inbertsio deklaratu da) kontrolatzeko eta ustiatzeko dorre anemometriko bat para dezan.

Aipatu desafektazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Era berean, onetsi zen herri-lurren erabilera Renovables del Cierzo SLUri lagatzea arautzen duen baldintza-agiria, dorre anemometriko bat jartzeko.

Desafektazio eta erabileraren lagapen espedientea jendaurrean jartzen da hamabost egunean, ukitutakoek alegazioak aurkez ditzaten, aintzat hartuta aplikagarria zaiola Administrazioa Errazteko Neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan xedaturikoa, foru intereseko inbertsio deklaraturik baitago. Alegaziorik batere aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatzen den bezala.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa), aurretiko hitzordua eskatuta posta bidez (montes@tudela.es).

Erabaki hau izapide egintza da, eta ezin da beronen aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Tuteran, 2022ko otsailaren 2an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2201544