32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Herri-lurren 26.456,07 metro koadroren desafektazioa, gero horiek lagatzeko parke eoliko bat eraiki eta ustiatzeko, zeina foru intereseko inbertsio deklaratu baita. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2022ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen baliogabetzea Udalbatzak 2021eko uztailaren 22an hartutako erabakia. Erabaki horren bidez, besteak beste, honako hau onetsi zen: herri-lurretako 26.456,07 metro koadroren desafektazioa, gero horiek lagatzeko Enerfín Sociedad de Energía SLUri, parke eoliko bat eraiki eta ustia dezan, foru intereseko inbertsio deklaratu baita. Eta onetsi zuen 26.456,07 metro koadroren desafektazioa 24. poligonoko 103., 115., 116., 117., 119., 125., 126., 127., 135. eta 136. lurzatietan eta 25. poligonoko 108., 109., 110., 111., 112., 113., 114., 141., 142., 144., 150., 151., 154., 261., 264., 265. eta 276. lurzatietan, gero horiek lagatzeko Renovables del Cierzo SLUri (Cierzo), parke eoliko bat eraiki eta ustia dezan, foru intereseko inbertsio deklaratu baita.

Aipatu desafektazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Halaber, erabileraren lagapena arautzeko baldintza-agiria onetsi zen, Tuteran “Corral del Molino II” parke eolikoa ezartzeko.

Desafektazio eta erabileraren lagapen espedientea jendaurrean jartzen da hamabost egunean, ukitutakoek alegazioak aurkez ditzaten, aintzat hartuta aplikagarria zaiola Administrazioa Errazteko Neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan xedaturikoa, foru intereseko inbertsio deklaraturik baitago. Alegaziorik batere aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatzen den bezala.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa), aurretiko hitzordua eskatuta posta bidez (montes@tudela.es).

Erabaki hau izapide egintza da, eta ezin da beronen aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Tuteran, 2022ko otsailaren 2an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2201538