32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Erabaki hori 2022ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 4an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hortaz, argitara ematen da aurrekontuaren laburpena, kapituluka, lege horren 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 283.700,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 14.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 20.900,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 180.180,96 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 530,46 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 499.311,42 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 114.410,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 142.907,99 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 67.670,00 euro.

5. kapitulua.–Ustekabeak: 1.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 173.323,43 euro.

Gastuak, guztira: 499.311,42 euro.

Tebas-Muru Artederretan, 2022ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2201435