32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2022ko urtarrilaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2022. urteko aurrekontua.

Hasiera batez onetsitako 2022ko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu toki ogasunak).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, Udalaren 2022ko aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan jasotako jendaurreko aldia iragan ondoren.

Erronkarin, 2022ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Amparo Viñuales Gale.

Iragarkiaren kodea: L2201297