32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Erromantzatuko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa, eta erabakia argitaratu zen 2022ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 3an.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2022ko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erromantzatuan, 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: garbitzailea. Maila: E. Osagarria: %35,95. Lanaldi mota: partziala (lanaldiaren %9,79). Egoera: jardunean.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Osagarria: %12.

Lanaldi mota: partziala (lanaldiaren %50). Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Garbitzailea: Ana María Orradre Berruete. Antzinatasuna: 2008ko azaroaren 1a.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Víctor Narciso Malo Sánchez. Antzinatasuna: 2020ko ekainaren 22a.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legearen 235.3 artikuluari jarraikiz, martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak eman idazketaren arabera, ondotik ematen diren zehaztapenak egiten dira organikoki Irunberriko eta Urraulgoitiko udalen menean egoteagatik udal horien plantilla organikoan agertuko diren langile partekatuen gainean:

–Irunberriko eta Erromantzatuko Udalen Batasuneko idazkaria.

–Irunberriko eta Urraulgoitiko Udalen Batasuneko administraria.

Iragarkiaren kodea: L2201273