32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da 2022ko udal aurrekontua. Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 3an.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 294.885,11 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 5.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 20.917,60 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 120.008,60 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretakoak: 32.030,08 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 2.045,92 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 474.887,31 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 74.229,63 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 108.071,49 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 67.404,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 225.182,19 euro.

Gastuak, guztira: 474.887,31 euro.

Longidan, 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L2201349