32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Behin betiko onesten da Larragoako Udalaren aurrekontua 2022. urterako, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin, ez baitu inork alegaziorik aurkeztu jendaurreko epean. Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 3an.

DIRU-SARRERAK:

1.–I. kapitulua.–Zuzeneko diru-sarrerak: 39.700 euro.

2.–II. kapitulua.–Zeharkako diru-sarrerak: 5.023 euro.

3.–III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 17.150 euro.

4.–IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 61.375 euro.

5.–V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 14.730 euro.

7.–VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 59.262 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 197.240 euro.

GASTUAK:

1.–I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 34.850 euro.

2.–II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 57.975 euro.

4.–IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 14.840 euro.

5.–V. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 100 euro.

6.–VI. kapitulua.–Inbertsio errealak 89.475 euro.

Gastuak, guztira: 197.240 euro.

Larragoan, 2022ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Tomás Andueza Riezu.

Iragarkiaren kodea: L2201618