32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

10/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, ES15310214 kodearekin inskribatutako ekoizle baimenaren titularra aldatzea baimentzen duena, Juan Carlos Marín San Marcelino jaunaren izenean jartzeko.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan eskabide orokor bat jaso da 2022ko urtarrilaren 10ean, Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean ES15310214 zenbakiarekin inskribatutako Viveros Evelio SI ekoizle baimenaren titulartasuna aldatzeko, Juan Carlos Marín San Marcelino titular berriaren izenean jar dadin.

Eskatzaileak dokumentazio hau aurkeztu du eskabidearekin batera:

–Aurreko sozietatea desegiteko kontratu pribatua.

–Titulartasuna aldatzeko erabakiaren agiria.

–Titular berriaren NANa.

Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoak egiaztatu du eskaera horren arrazoiak egokiak direla, aurkeztutako dokumentazioa aski dela eta eskatutakoa egitea bidezkoa dela, hori guztia bat etorriz Mintegiko mahatsondo landareak kontrolatu eta ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoarekin.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetzea erabiliz, ebazpen horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean ES15310214 kodearekin inskribatutako ekoizle baimenaren titulartasuna aldatzeko, Juan Carlos Marín San Marcelino jaunaren izenean jar dadin.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 25ean.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2201235