32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Lanzko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa; jendaurrean erakusteko iragarkia 2022ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 3an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2022ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Anueko Udalarekin batasunean ematen diren zerbitzuak.

Lanpostuaren izena. 1. zenbakia. Idazkaria; maila: A; sarbidea: oposizio-lehiaketa; bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72, 19/2008 Foru Dekretua. Mailako osagarria: %6. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, C1 maila, EGA edo baliokidea. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudun langileak.

Idazkaria. Sara Mendiburu Dufurrena. Antzinatasuna: 1993/09/27.

Lantzen, 2022ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2201359