32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak eta oharrak egin ditzaten.

–Sustatzailea: Javier Fernández González.

–Jarduera: aroztegi metalikoko lantegia.

–Tokia: Fiteroko 2. poligonoko 2098. lurzatia.

Fiteron, 2022ko otsailaren 3an.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2201746