32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onestea 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu ondoan, hamabortz egunean egonen da jendaurrean delako espedientea Udal Idazkaritzan, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orobat, aditzera ematen da, ezen, jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat hartuko dela.

Argitara dadila agindu da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Faltzesen, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2201383