32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Eliako Kontzeju Irekiak, 2022ko urtarrilaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022. urteko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatua bete dadin; hartara, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Elian, 2022ko urtarrilaren 24an.–Kontzejuko burua, M.ª José Larrea Requejo.

Iragarkiaren kodea: L2201300