32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Beteluko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2022ko urtarrilaren 24an egin osoko bilkuran:

1. Hasiera batez onestea 2022. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Hasiera batez onestea Beteluko 2022. urteko aurrekontua betearazteko oinarriak.

3. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikuluotan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.a; eta lege hori garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18.a.

Betelun, 2022ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2201346