32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2022eko otsailaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko ekitaldirako plantilla organikoaren aldaketa; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluetan.

Plantilla organikoa Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 2020. artikuluari dagokionez.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Berriobeitin, 2022ko otsailaren 2an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2201626