32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Aldaketa, 2022ko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Behin betiko onespena

Arbizuko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, aldaketa egiteko Arbizuko 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarrietan.

Aipatu erabakia 2022ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 3an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork aurkeztu gabe haren kontrako erreklamaziorik eta/edo alegaziorik, behin betiko onetsitzat jotzen da. Hona hemen haren testua:

https://arbizu.egoitzaelektronikoa.eus/transparency/b938d51c-95b5-4d4a-8871-602069fe4f74/

Arbizun, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2201364