32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

57/2020 prozedura arrunta

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 57/2020 prozedura arruntaren administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 329/2021 epaia eman da 2021eko azaroaren 16an eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

329/2021 Epaia.

Lehendakaria.– María Jesús Azcona Labiano andrea.–Magistratuak.–Raquel Hermela Reyes Martínez andrea.–Ana Irurita Díez de Ulzurrun andrea.

Iruñean, 2021eko azaroaren hamaseian.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian aipatutako magistratuek osatzen duten Administrazioarekiko Auzien Salak aztertu ditu Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2019ko abenduaren 12ko 2186/2019 Ebazpenaren kontra aurkeztutako 57/2020 Errekurtsoaren autoak. 2186/2019 Ebazpenaren bidez gora jotzeko errekurtso bat ezetsi zen, Erriberriko Udalaren ordenantza honen aurka aurkeztutakoa: erantzukizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa bete behar duten hirigintza jarduketak arautzen dituen udal ordenantza. Auzi horretako alderdiak dira, batetik, demandatzaile gisa, Nafarroako Eraikigintzaren Aparejadore, Arkitekto Tekniko eta Ingeniarien Elkargo Ofiziala, Ana Gurbindo Gortari auzitegietako prokuradoreak ordezkatua eta Martin Zudaire Polo abokatuak defendatua; bestetik, demandatu gisa, Nafarroako Administrazio Auzitegia, Nafarroako Foru Komunitateko legelari eta aholkulari juridikoak ordezkatu eta defendatua, eta Erriberriko Udala, kodemandatu gisa, Susana Plaza Aysa auzitegietako prokuradoreak ordezkatua eta Maider Ariz Monreal abokatuak defendatua.

EPAITZA:

1. Baiestea administrazioarekiko auzi-errekurtso hau, Ana Gurbindo Gortari auzitegietako prokuradoreak Nafarroako Eraikigintzaren aparejadore, arkitekto tekniko eta ingeniarien Elkargo Ofizialaren ordez eta haren izenean aurkeztu duena Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2019ko abenduaren 12ko 2186/2019 Ebazpenaren kontra; 2186/2019 Ebazpenaren bidez gora jotzeko errekurtso bat ezetsi zen, Erriberriko Udalaren ordenantza honen aurka aurkeztutakoa: erantzukizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa bete behar duten hirigintza jarduketak arautzen dituen udal ordenantza. Horrenbestez:

a) Ebazpen hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatzen dugu ez delako zuzenbidearen araberakoa.

b) Deklaratzen da erabat deusezak direla Erriberriko Udalaren erantzukizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa bete behar duten hirigintza jarduketak arautzen dituen udal ordenantzaren 6.B) artikuluaren a) eta b) apartatuak. Ordenantza 2019ko otsailaren 28koa da (2019ko abuztuaren 2ko NAO).

2. Prozedura honetan sortutako kostuak Erriberriko Udalari ezartzen zaizkio.

Epaia irmoa izanda, Lege jurisdikzionalaren 72.2 artikuluan ezarritakoa betez, behar diren baliabideak jarriko dira epai hau, lehenbailehen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Jakinaraz bedi ebazpen judizial hau Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 248. artikuluak xedatzen duenari jarraituz, eta aditzera ematen da kasazio-errekurtsoa soilik jar daitekeela haren aurka, dagokion Salari zuzendua, bakar-bakarrik kasazio-interes objektiboko kasuren bat badago tartean eta ezarritako legezko baldintzak betez, hori guztia Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 86. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat (uztailaren 21eko 7/2015 Lege Organikoak emandako testuaren arabera).

Errekurtso hori Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko sala honi zuzenduta prestatu beharko da, epai hau jakinarazi eta hogeita hamar eguneko epean.

Alderdiei aditzera ematen zaie ezen, edozein kasutan, eta aurkezten diren kasazio-errekurtso guztietan, kasuan kasuko kasazio-errekurtsoari buruzko idazki guztiek bat etorri beharko dutela, aitzakiarik gabe, Auzitegi Goreneko Gobernu Salak 2016ko apirilaren 20an (2016ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, uztailaren 6koa) eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi honek 2016ko ekainaren 27an hartutako Erabakiaren bidez onetsi diren baldintza eta betebehar estrintsekoekin.

Erabaki horiek ikusgai daude Justizia Auzitegi Nagusi honen iragarki-taulan, eta argitaratuta, orobat, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren web-orrian (www.poderjudicial.es), jendaurrean egon daitezen eta orok jakin ditzan.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dugu (epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie).”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 25ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2201177