32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-O-2112

Tuterako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Tuterako Udala.

Xedea: Paseo del Prado korridore berde turistikoaren proiektua.

Ur-ibilgua: Ebro ibaia.

Udalerria: Tutera (Nafarroa).

Lanen xedea da Tuterako (Nafarroa) Paseo del Prado ingurunea birmoldatu eta urbanizatzea, hau da, Ebro ibaiaren eskuinaldean barna doana, Mejanako sarbidetik (ipar-mendebaldean) Ebro ibaiaren eskuinaldeko bidera bitarte, hirigunetik ibaian behera (hego-ekialdean).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2021eko abenduaren 2an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2201584