32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-S-825

Arbontzeko Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Arbontzeko Kontzejua.

Xedea: Arbontzeko saneamendu lanak baimentzea eta bertako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Erromantzatua (Nafarroa).

Isurketaren bolumena 3.000 m³-koa da gehienez urtean, eta 65 biztanlerentzat diseinatutako Imhoff tanke batean tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan, Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko urtarrilaren 5ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2201353