32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak (aurrerantzean, Batasuna), 2021eko abenduaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra.

2022ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen onespen hori, urtarrilaren 3an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aipatu legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedaturikoari jarraituz, behin betiko onetsirik gelditzen da Batasunaren 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra. Indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, laburturik eta kapituluka, argitaratzen den egunean.

Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, behin betiko onespena jaso eta 15 eguneko epean.

Aurrekontu orokor eta bakarraren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Garinoainen, 2022ko urtarrilaren 27an.–Batasuneko burua, María Rosario Guillén Guillén.

DIRU-SARRERAK:

IZENA

GUZTIRA

(Euroak)

1

Zuzeneko zergak

0,00

2

Zeharkako zergak

0,00

3

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

0,00

4

Transferentzia arruntak

249.970,94

5

Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak

0,00

6

Inbertsio errealak besterentzea

0,00

7

Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak

10.000,00

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

0,00

Diru-sarrerak, guztira

259.970,94

GASTUAK:

IZENA

GUZTIRA

(Euroak)

1

Langileria-gastuak

203.110,00

2

Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak

39.640,00

3

Finantza-gastuak

1.127,38

4

Transferentzia arruntak

0,00

5

Kontingentzia eta ustekabeetarako funtsa

0,00

6

Inbertsio errealak

10.000,00

7

Kapital-transferentziak

0,00

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

6.093,56

Gastuak guztira

259.970,94

Iragarkiaren kodea: L2201314