32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da 2022ko aurrekontua. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 3an.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 8.103,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 890.827,23 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 10,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 19.410,97 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 918.351,20 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 787.009,60 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 71.030,63 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.000,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 36.900,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.000,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 19.410,97 euro.

Gastuak, guztira: 918.351,20 euro.

Altsasun, 2022ko urtarrilaren 26an.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Paz Miño.

Iragarkiaren kodea: L2201426