32. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludun izateko hogeita zazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludun izateko hogeita zazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 3506/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi hori, eta 2020ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17koan), oposizioko kalifikazio-epaimahaiak izangai hauen aldeko izendapen proposamena aurkeztu du: Eduardo María Valpuesta Cilveti jauna, Itziar Larraza Azcona andrea, María Vicenta Iriarte Osambela andrea, Miren Edurne Cía Guelbenzu andrea, Isabel López Ramírez andrea, Francisca Aguerri Taboada andrea, María Sagrario Esnoz Vidaurre andrea, Daniel Goñi Lara jauna, Beatriz Eslava Lizaso andrea, Isabel Aranda Elcuaz andrea eta Luis Iriarte Bellostas jauna, igoera txandakoak; eta Augusto Esquíroz Sánchez jauna, Daniel Goñi Houghton jauna, Daniel Antón Arriazu jauna, Javier Iboleon Aranda jauna, Miren Edurne Maceira Martínez andrea, Patricia Gómez Aperte andrea, Laura Echeverría Azcona andrea, Xabier Burgui Vergara jauna, Milagros Romeo Morrás andrea, Pablo Lizarraga Díez de Ulzurrun jauna, Patricia Gil Carballo andrea, Estrella García Pérez de Arrilucea andrea, María Dolores Torrecilla Arizala andrea eta Ana Carmen Chávarri Ancin andrea, txanda irekikoak, horiek baitira, lanpostuen baldintzak beteta, gainditu duten izangaien artean bete beharreko lanpostu kopuruarekin bat datozenak.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 26an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2201257