30. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2/2022 Ebazpena, urtarrilaren 11koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Laboratorio Químico Microbiológico SL (helbide honetan dituen instalazioetan: San Nicolás Díez kalea 46, San Nicolás Industrialdea, PK 41500, Alcala de Guadaira, Sevilla) izendatzen baita laborategi ofizial, ekoizpen ekologikoaren kontrol agintaritzak Nafarroan egiten dituen kontrol ofizialetan hartutako laginen analisiak egiteko, Ekoizpen Ekologikoaren Kontrol Ofizialaren programaren barruan.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko martxoaren 15eko 2017/625 EB Erregelamenduak, elikagaien eta pentsuen gaineko legedia eta animalien osasunari eta ongizateari, landare osasunari eta produktu fitosanitarioei buruzko arauak aplikatzen direla bermatzeko kontrol eta jarduera ofizialei buruzkoak, bere 37.1 artikuluan adierazten du agintaritza eskudunek laborategi ofizialak izendatuko dituztela agintaritza eskudun horiek jarduten duten Europar Batasuneko estatuan (edo Europar Batasuneko beste estatu batean, edo hirugarren herrialde batean, baldin eta Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioaren parte baldin bada) egiten diren kontrol eta jarduera ofizialetan hartzen diren laginen analisiak, entseguak eta laborategiko diagnostikoak egiteko.

Gaztela-Mantxako Erkidegoen Juntako Nekazaritzaren, Uraren eta Landa Garapenaren Kontseilaritzako Elikagaigintzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko abenduaren 13ko Ebazpenaren bidez, izendatzen da Laboratorio Químico Microbiológico SL (helbide honetan dituen instalazioetan: San Nicolás Díez kalea 46, San Nicolás Industrialdea, PK 41500, Alcalá de Guadaira, Sevilla) Ekoizpen Ekologikoaren Kontrol Ofizialerako programaren barruan analisiak egiteko laborategi ofizial.

Ebazpen horretan jasotzen denez, Egiaztatze Erakunde Nazionalak akreditaturik dauka Laboratorio Químico Microbiológico SL (helbide honetan dituen instalazioetan: San Nicolás Díez kalea 46, San Nicolás Industrialdea, PK 41500, Alcala de Guadaira, Sevilla), 498/LE767 zenbakiarekin. Akreditazio hori “Ekoizpen ekologikoa kontrolatzeko entseguak” (NT-70.09) akreditazio programarako UNE-EN ISO/IEC 17025 arauan jasotako irizpideen araberakoa da, hain zuzen ekoizpen ekologikoaren kontrolerako pestiziden hondarren entseguetarako (Rev. 24., 2021eko azaroaren 15eko akreditazioaren eranskin teknikoa).

Bestalde, izendatzen den laborategiak konpromiso hauek hartu beharko ditu:

–Ebazpen honen 1. eranskinean adierazitako teknikak mantentzea, baita matrizeak eta analitoak ere, bere akreditazioaren eranskin teknikoaren barruan (Rev. 30, 2020ko irailaren 1ekoa), eta agintaritza eskudunari jakinaraztea eranskin tekniko horretan gertatzen den edozein aldaketa, betiere “Ekoizpen ekologikoa kontrolatzeko entseguak” akreditazio programari dagokionez (NT-70.09).

–Behar diren mekanismoak izatea laborategiaren eta agintaritza eskudunaren arteko koordinazioa eta lankidetza eraginkorra eta efizientea izanen dela bermatzeko.

–Behar diren mekanismoak izatea laborategiaren eta Erreferentziako Laborategi Nazionalaren arteko koordinazioa eta lankidetza eraginkorrak eta efizienteak izanen direla bermatzeko.

–Parte hartzea Erreferentziako Laborategi Nazionalak edo, hori ezean, Europar Batasuneko Erreferentziako Laborategiak goian adierazitako analisi teknikei buruz edo teknika multzoei buruz egiten dituen erkaketa-entseguetan (gaitasun entseguak) eta aldeko emaitzak lortzea.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren Kalitate Bereziaren eta Nekazaritza Ekologikoaren Zuzendariordetza Nagusiaren “LABORATEGIEN IZENDAPENA-EKOIZPEN EKOLOGIKOA. Ekoizpen ekologikoan kontrol ofiziala egiten duten laborategiak izendatzeko alderdi espezifikoak” izeneko agirian adierazten den bezala (2020ko urtarrilaren 24ko agiria), autonomia erkidego bateko agintaritza eskudunak izendatu nahi badu beste autonomia erkidego batek jadanik izendatu duen laborategi bat, izendapen hori oinarritzen ahalko da beste agintaritza eskudunak aurretik egindako izendapenean.

Horregatik guztiagatik, proposatzen da Laboratorio Químico Microbiológico SL (helbide honetan dituen instalazioetan: San Nicolás Díez kalea 46, San Nicolás Industrialdea, PK 41500, Alcala de Guadaira, Sevilla) ekoizpen ekologikoaren kontrol agintaritzak Nafarroan egiten dituen kontrol ofizialetan hartutako laginen analisiak egiteko laborategi ofiziala izan dadin, Ekoizpen Ekologikoaren Kontrol Ofizialaren programaren barruan.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Laboratorio Químico Microbiológico SL (helbide honetan dituen instalazioetan: San Nicolás Díez kalea 46, San Nicolás Industrialdea, PK 41500, Alcala de Guadaira, Sevilla) izendatzea ekoizpen ekologikoa kontrolatzeko pestiziden eta altzairuen hondarren (ebazpen honen 1. eranskinean aipatzen dira) laginen gainean entseguak egiteko. Lagin horiek Ekoizpen Ekologikoaren Kontrol Ofizialaren programarako Elikakatearen Kontrol Ofizialaren Plan Nazionalaren (PNCOCA) kontrol ofizialaren jardueren eta beste jarduera ofizial batzuen ondoriozkoak dira.

2. Izendapen honek indarra izanen du goian adierazitako baldintzak betetzen diren bitartean. Baldintzak betetzen ez badira, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak, 2017/625 EB Erregelamenduaren 39.2 artikuluan xedatutakoa oinarri harturik, zilegi izanen du izendapena errebokatzea, bai osorik, bai eginkizun batzuetarako. Laborategiak “Ekoizpen ekologikoa kontrolatzeko entseguak” programarako akreditazioa (NT-70.09) galduz gero, izendapena errebokatzeko prozedura hasiko da automatikoki.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Nekazaritzako Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluari, Gaztela-Mantxako Erkidegoen Juntako Gobernuko Nekazaritza, Uraren eta Landa Garapenaren Kontseilaritzako Elikaduraren Zuzendaritza Nagusiari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Elikagaien Kalitatearen Kontrolerako eta Nekazaritzako Elikagaien Laborategien Zuzendariordetza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 11n.–Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

1. ERANSKINA

“Ekoizpen ekologikoa kontrolatzeko entseguak” akreditazio programaren barruan (NT-70.09) akreditatutako entseguetarako baimena, honako hauetarako:

Entseguak pestiziden hondarretan, ekoizpen ekologikoa kontrolatzeko:

–Pestiziden askotariko hondarrak CG-MS/MS eta LC-MS/MS bidez.

–Glifosato.

–Fosetil-Al.

–Klorato eta perklorato.

Iragarkiaren kodea: F2200419