30. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Epatzea 21-02396, 21-02497, 21-02526, 21-02693 eta 21-02570 gora jotzeko errekurtsoetan, 2020ko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz

Honako honen bidez, jakinarazten da Noemí Arriaga Torresek, Sergio Martín Pozok, Jorge García Pérez de Muniainek eta Alfonso del Val Agustinek 21-02396, 21-02497, 21-02526, 21-02693 eta 21-02570 gora jotzeko errekurtsoak paratu dituztela, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduak (Iturrama kalea, 10 -sarrera Ezkirotz kalean-, 31007 Iruña). Errekurtso horiek jarri dituzte Udalak, 2021eko urriaren 5eko osoko bilkuran, hartutako erabakiaren aurka, 2020ko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz (2021eko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 2an).

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Sarrigurenen, 2022ko urtarrilaren 24an.–Udal-idazkaria, Jesús Erburu Arbizu.

Iragarkiaren kodea: L2201410