30. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, Eguesibarko kontzejuei dirulaguntzak emateko, kultur jarduerak egin ditzaten (2022). Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 607238.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/607238).

Helburua eta xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da baldintzak ezartzea kultur jardueretarako dirulaguntzak emateko Eguesibarko kontzejuei. Jarduera horiek 2021eko azaroaren 8tik 2022ko azaroaren 7ra bitartekoak izan behar dute.

1.2. Dirulaguntzak pizgarri izan nahi du, kontzejuek kultura susta dezaten Eguesibarren.

1.3. Ez dira diruz lagunduko kontzejuetako besten kariaz egiten diren kultur eta arte jarduerak, salbu eta Kultur Arloak ibar osorako interes kulturala dutela erabakitzen badu, haien garrantzia dela medio.

Eskatzaileen betebeharrak.

4.1. Dirulaguntzen onuradun izan daitezke Eguesibarko kontzeju guztiak, seigarren oinarrian ezarritako moduan eta dokumentazioarekin eskatzen badute.

4.2. Kontzejuak beste erakunde publiko edo pribatu batek ematen dituen bekak edo laguntzak jasotzen ahalko ditu.

Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen, 2022ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2201057