30. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Xehetasun-azterketa AE-9 exekuzio eremuan. Hasierako onespena

Alkatetzak 2022ko urtarrilaren 27an emandako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa, Obanosko Udal Plan Orokorreko AE-9 exekuzio eremuko hirigintzako udal araudiaren determinazioak osatzeko.

Espedientea ikusgai dago udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Obanosen, 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2201390