30. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 407. lurzatian. Hasierako onespena

Ledeako Udaleko alkateak, urtarrilaren 27ko 2022/16 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 407. lurzatian. Iberdrola Clientes SAUk aurkeztu du, instalazio elektrikoa jartzeko eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko estaziorako.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Ledean, 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2201301