2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZABA
Aldaketa xehatua, 1. poligonoko 44. lurzatian den eraikina deskatalogatzeko (Barrikata auzoa, 6). Hasierako onespena
Izabako Udalak, 2021eko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Interesdunak izapidetzeko aurkeztutako dokumentazioa eta udal teknikariaren 2021eko abenduaren 9ko txostena ikusita, espedienteari gehitu zaiona, aho batez erabaki da (4 boto):
1. Hasiera batez onestea aldaketa xehatua, Barrikata auzoa, 6an den eraikina deskatalogatzeko (1. poligonoko 44. lurzatia, Kartutxo korralea). Félix Galetx Laiana da sustatzailea.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta.
Izaban, 2022ko urtarrilaren 26an.–Lehen alkateordea, Carlos Anaut Abadía.
Iragarkiaren kodea: L2201393