30. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 2. poligonoko 669. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Alkatetzaren 2022ko urtarrilaren 25eko 2022/0006 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, dirutan ordaintzeko aprobetxamenduaren %10eko lagapena, 2. poligonoko 669. lurzatian (Benito Eraso kalea 1, Garinoain, Nafarroa) hiri-jarduketarako plan berezi bat onartu izanaren ondoriozkoa. Sustatzaileak Julio Fernández de Gorostiza Nañez eta María José Baztán Benedit dira, eta J. Manuel Mugueta San Martín eta Jesús María Gutiérrez Insausti arkitektoek idatzi dute, 2021eko uztailean.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan: http://garinoain.sedelectronica.es.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Garinoainen, 2022ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2201102