30. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 745. lurzatiko 3. azpilurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko urtarrilaren 25eko 2022/0005 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da xehetasun-azterketa bat, lerrokadurak zuzentzeko Lagun Artea kaleko 7 zenbakian (2. poligonoko 745. lurzatiko 3. azpilurzatia). Sustatzailea Juan Miguel Goñi Elizaincin da, eta Jesús Araiz Ochoa eta Juan Carlos Huarte Irurzun arkitektoek idatzi dute, 2021eko azaroaren 8an. Espediente zenbakia: 209/2021.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 72. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan: http://garinoain.sedelectronica.es.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Udalbatzaren osoko bilkurari igorriko zaio behin betiko onespena eman diezaion, bidezko bada hori egitea.

Garinoainen, 2022ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2201101