30. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, Orrioko 2. poligonoko 4. lurzatian. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia Orrioko 2. poligonoko 4. lurzatian, Javier Larequi Quintanak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori dena, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Ezkabarten, 2021eko abenduaren 21ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2201381