30. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Aldaketa xehatua Castejongo arau subsidiarioetan, zenbait erabileraren ezarpena arautzeko. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntual xehatua Castejongo arau subsidiarioetan, zenbait erabileraren ezarpena arautzeko. Sustatzailea Castejongo Udala da.

Arau subsidiarioen aldaketa eta horren hasiera bateko onespena jasotzen dituen espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 76. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Castejonen, 2022ko urtarrilaren 28an.–Alkate udalburua, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2201417