30. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, Taxoareko 3. poligonoko 830. lurzatian. Hasierako onespena

Aranguren Ibarreko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko urtarrilaren 27an eginiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa, Taxoareko 3. poligonoko 830. lurzatian, Columbus Rose SLk sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mutiloan, 2022ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2201378