2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABERIN
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Aberingo Udalak, 2024ko urtarrilaren 11n egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen: Hasiera batez onestea 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Aberin / Muniainen, 2024ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.
Iragarkiaren kodea: L2401556