3. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

22D/2021 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez iragartzen baita gordailutu dela “Nafarroako Eraikitzaileen eta Sustatzaileen Elkartea” (ACP Navarra siglak, gaztelaniaz) izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa (gordailu zenbakia: 31000295; lehengo gordailu zenbakia: 31/102).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Luis María Munarriz Moreno jaunak egin zuen, 31/2021/000136 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Eskaera horretan aditzera ematen da entitateko Batzar Nagusiak 2021eko irailaren 23an egindako bilkura berezian erabaki zuela elkartearen estatutuak aldatzea, Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuari egokitzeko asmoz.

Ziurtagiria Luis Munarriz Moreno jaunak sinatu zuen, idazkari gisa, Juan Las Navas Lacalle lehendakariak ontzat eman ondoren.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taula telematikoan jartzea ere, egindako aldaketaren berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2021eko abenduaren 1ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2117074