29. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-S-337

Cortesko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Cortesko Udala.

Xedea: Cortesko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Huecha ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Cortes (Nafarroa).

Isurketak 310.000 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta honela tratatuko da: aurretratamendua, ponpaketarekin eta bahetze automatikoarekin, fase anaerobioko tratamendu biologikoa eta ondotik fase aerobioa eta dekantazio sekundarioa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, ondoren esaten den estekan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan, Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza, bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko urtarrilaren 19an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2200993