28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

237C/2021 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Arangurengo Maquinaria y Servicios ECA SAL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Arangurengo Maquinaria y Servicios ECA SAL enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da, zeina erregistro honetan sartu baitzen 2021eko abenduaren 9an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko abenduaren 9an izenpetuta, eta bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, laneko akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Agintzea inskriba dadila Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko abenduaren 28an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Arangurengo Maquinaria y Servicios ECA SAL enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2118422