28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitatearen Batzarrak, 2022ko urtarrilaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza fiskalaren aldaketa, eta hura jendaurrean jartzea hogeita hamar egunean, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Azkoienen, 2022ko urtarrilaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Belén Cerdán León.

Iragarkiaren kodea: L2200998