28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Aldaketa, Hiru urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten familiendako laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Ollarango Udalak, 2021eko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Ollaranen hiru urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten familiendako laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ollaranen, 2022ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2201002