28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2021eko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzaren tarifen eranskina 2022rako. Ordenantza hori 2011ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 23an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aldaketa horiek behin betiko onesten da eta testu osoa argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan.

Puiun, 2022ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

ALDAKETA, ETXEKO LAGUNTZA-ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN

Tarifak

“Janariaren tarifa kalkulatzeko prezio publikoa izanen da janariak zerbitzatzen dituen enpresarekin hitzarturiko adjudikazio-prezioa: 7,77 euro/otordua (BEZa barne). Baldin aurretik ezarritakoan ez baizik beste prezio batean adjudikatzen bada kontratua, adjudikazio berriarena aplikatuko da.

Gainerako zerbitzuen 2022rako tarifak kalkulatzeko prezio publikoa 22,27 euro da (prezio hori atera da ordenantza honen 10. artikuluan araututakoaren arabera)”.

Iragarkiaren kodea: L2201004