28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Tasak, telesail eta filmen filmaketagatik eta muntaketagatik. Onespena jendaurrean jartzea

Pitillasko Udalak, 2021eko abenduaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, honako hau erabaki zuen, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin:

Lehena.–Telesail eta filmetarako, filmaketagatik, 1.000 euroko tasa onestea eguneko.

Bigarrena.–Telesail eta filmetarako, muntaketagatik, 500 euroko tasa onestea eguneko.

Hirugarrena.–Erabaki honek indarra hartuko du jendaurreko aldia iragan ondoren, inork ez badu alegaziorik aurkezten, edo, alegaziorik aurkezten bada, behin betiko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik. Indarrean iraunen du aldatzea edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian, hogeita hamar egun baliodunean, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek epe horren barnean espedientea azter dezaten udal idazkaritzan eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Pitillasen, 2022ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L2201241